Hiznet Hizkuntza Plangintza graduondokoa Euskal Herriko Unibertsitateak eta Asmoz Fundazioak antolatzen duten graduondokoa da.
Euskararen normalkuntzan pauso asko eman dira. Dena dela, oraindik ere asko dago egiteko. Gainera, lan hori behar bezala egiteko soziolinguistikaren esparruan ezagutza eta trebakuntza kualifikatuak dituzten pertsonak behar dira: euskararen profesionalak, euskal soziolinguistikaren teknikariak, hizkuntza plangintzaren eta kudeaketaren arduradunak, euskararen normalkuntzarekin eta soziolinguistikarekin zerikusia duten gaien ikerlariak edo euskararen teknikariak. Hain zuzen ere, graduondokoaren helburua da soziolinguistikaren eta, zehazki, euskal soziolinguistikaren ezagutzak eskaintzea, eta soziolinguistikaren profesionalak sortzea.
Egia esan, arrazoi asko daude Hiznet-Hizkuntza plangitza graudondokoa egiteko.
HARTZAILEAK
• Egun euskara teknikari lanetan diharduten edo egunen batean zeregin horietan aritzeko asmoa duten guztiak.
• Urteetako ihardun profesionalaren ondorioz eskarmentua duten profesionalak, egun agertzen diren premia eta erronka berrien aurrean duten gaitasuna eta jakituria eguneratzeko aukera izan dezaten.
• Herri administrazioan, hezkuntza sisteman eta antzeko lan-arlotan, hizkuntza normalkuntza erantzukizun publikoa dutenak, euren eginkizunak aurrera eramateko oinarri sendoagotik abia daitezen.
• Euskalgintzako euskaltzale edo euskararen inguruan dihardutenak.
Iraupena: 9 hilabete.
Hasiera data: 2020ko azaroaren 6a.
INFORMAZIO GEHIAGO WWW.HIZNET.ASMOZ.ORG WEBGUNEAN