• MINTZALAGUN taldeak dinamizatzeko tresnak

MINTZALAGUN taldeak dinamizatzeko tresnak

0,00


Fechas: 21/11/2023 – 18/12/2023

Duración: 10 horas.

Idioma: Euskara.

Modalidad: Online.

  • EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA-ren ekintza esparruan barneratutako bidelagunei zuzenduriko 10 ordutako online ikastaroa da, internet bidezko Moodle plataforma bitartez gauzatuko dena. Euskararen erabilera sustatzeko helburu orokorrari helduz, bidelagunei zuzendutako ikastaroa da, talde dinamikak eraginkorrak izateko baliabideak eskaintzen dituena, mintzapraktika saio eta elkarrizketak emankorrak izan daitezen hainbat gako eskainiz.

    • Hizkuntzaren hobekuntza, aberastea eta bere erabileraren normalizazioa bultzatzea.
    • Euskara praktikatzeko partaideei tokian tokiko ereduak eskaini.
    • Talde jarduerak eta dinaminak eraginkorrak egin, parte-hartze teknika ezberdinak ezagutuz.
    • Bidelagun rolean topatzen diren zailtasun eta erronka nagusiei heltzeko estrategia zehatzak bideratu.

    Harreman sareak eta esperientziak elkar trukatzeko guneak sortarazi.

  • 1. EGOERA: ZER EGIN BIDELARI GUZTIEK PARTE HARTZEKO?

    2. EGOERA: ZER EGIN BIDELARIEK EGITEN DITUZTEN AKATSEKIN? EUSKALKIAK, HIZKUNTZA FORMALA…BAI? EZ? NOLA?

    3. EGOERA: ZER EGIN MINTZALAGUN TALDETIK HARAGO? EUSKARAREKIKO JARRERA POSITIBOA SUSTATZEKO ZER EGIN DAITEKE?

  • Bidelagunak

  • Hainbat alderdi ebaluatzen dira modu jarraituan: ezagutzak, trebetasunak/konpetentziak, eta ikaslearen jarrera. Honako aldagai hauek hartuko dira kontuan:

    • Hasierako eta amaierako ariketaren balioespena: “Aurretiko konpetentzien auto-diagnosia” eta azken konpetentzien auto-diagnosia.
    • Irakasleari galderak egin.
    • Ikastaroan zehar izandako partaidetza eta proposatutako jardueren prestaketa eta burutzea.
    • Ezagutzak eta esperientziak partekatzeko, zalantzak ebazteko edota hobekuntzarako ideiak emateko eztabaida-foroetan izandako partaidetza.
    Formakuntza egitaraua gainditzen duen ikasleak 10 ordutako aprobetxamendu-egiaztagiria eskuratuko du.