Kultura-proiektu bat daukazu eta finantzazio-iturrien bila zabiltza? Orduan, mikromezenasgoaren formula (ingelesez, crowdfunding) gero eta indar handiagoa hartzen ari dela jakin behar duzu.
Wikipediaren arabera: “Mikromezenasgoa (ingelesez, crowdfunding) dirua edo bestelako baliabideak erdiesteko asmoz, taldean egiten duten lankidetza da. Internet erabili ohi da beste pertsona edo erakunde batzuen ahaleginak eta ekimenak finantzatzeko. Mikromezenasgoa helburu askotarako erabil daiteke, hala nola jarraitzaileen laguntza bilatzen duten artistentzat, kanpaina politikoetarako, zorren finantzaziorako, etxebizitzarako, eskoletarako, anbulatorioetarako, bai eta konpainia edo negozio txikien sorkuntzarako ere”.
Crowdfundingeko Espainiar Elkartearen esanetan, crowdfunding-aren bidez 62 milioi euro lortu zituzten espainiar proiektuak (2013an baino % 114-a gehiago) 2014an. 2012an, apenas, 10 milioi euro lortu ziren bide honetatik, 29 milioi euro 2013an.
Baina zeintzuk dira crowdfunding mota desberdinak?
- Donation based – Dohaintza: inbertitzaileak, hau da, ideia finantzatzen duenak, dohaintza bat egiten du. Ez du ezer jasotzen haren truke. Crowdfunding mota hau proiektu sozial eta zibilekin lotuta dago.
- Reward based – Saria: proiektu bat finantzatzen da dirua ez den beste sari baten truke. Esaterako, disko baten grabaketa finantzatu eta diskoaren kopia bat edo taldea sustatzeko materiala (kamisetak, posterrak…) jaso daitezke haren truke.
- Social lending edo peer to peer lending (Crowdlending): partikularren arteko diru-mailegua, merkatuak eskaintzen dituenak baino prezio onuragarriagoetan.
- Equity based: ordainsari gisa, enpresa berriaren kapitalean parte hartzen da.
Sarean inbertitzaileak bilatzeko sistema honek ez zuen lege zehatzik, Enpresa Finantzazioa Sustatzeko apirilaren 27ko 5/2015 Legea onartu zen arte. 5. Kapituluak, laburbilduz, ondokoak jasotzen ditu:
- Crowdlendinga, hau da, peer to peer maileguak, zeinetan inbertitzaile “partikularrak” kopuru txikiak mailegatzen dizkiete enpresei proiektuak egiteko. Kopuru hauek interesekin itzultzen dira, modu honetan, inbertitzailea eta enpresa-proiektuaren arteko harreman komertziala amaituz.
- Crowdfunding Equity: akzio mikromezenasgoa, hots, inbertitzaile txikiak, konpainiaren akzioetan proportzionalki parte-hartzea.
- Kultura arloan gehien erabiltzen den mota, aldiz, lege honetatik kanpo gelditu da: emari edo errekonpentsak oinarri duen crowdfundinga (inbertitzaileei gauzatan ordaintzen zaienean).
Beste alde, legeak, inbertitutako kopurua eta funtsaren arabera, inbertitzaile akreditatu eta ez-akreditatuak desberdintzen ditu, haien eginkizunak jasoz ere. Enpresek eta proiektuek jaso ditzaketen kopuruak ere arautzen ditu (finantza-erakunde tradizionalak merkatu-kuota galdu ez dezaten egina omen dagoela eta, asko kritikatu da legea), baita finantziazio-plataformak (enpresa edo proiektu eta inbertitzaile arteko bitartekariak) zehaztu; baina, esan bezala, Sari eta Dohaintza crowdfunding motak arautu gabe utzi dira.
Webgune desberdinetarako estekak uzten dizkizugu jarraian; bertan, finantziazioa lortzeko mugimendu hau ezagutzen hasteko beharrezko den informazioa aurkituko duzu:
Kultur-berrikuntza proiektuetarako crowdfundinga (Zertarako balio du benetan crowdfunding kanpaina bat egitea? Zerk suposatzen du kanpaina bat egitea eta nondik hasten naiz?) (espainieraz): http://www.colaborabora.org/2016/03/02/crowdfunding-para-proyectos-de-innovacion-cultural/#more-4967
Crowdfunding plataformen zerrenda sektoreka antolatuta (espainieraz): http://www.universocrowdfunding.com/principales-plataformas-crowdfunding/