Erreboluzio digitala ez da persona guztiontzat berdina izan; jokoz kanpo geratu dira persona itsuak edo ikusmen bajukoak. Ordea, badira proiektu berritzaile batzuk teknologia berriak aprobetxatuz pertsona itsuei edo ikusmen bajukoei bizitza erraztu nahi dienak. Horrerako, 3 adibide aurkezten dizkizuegu:
- Edozein testu irakur dezakeen eraztuna: askok hatza arrastan eramanez ikasi genuen irakartzen. Keinu hori egitea nahikoa litzateke pertsona itsuei edo ikusmen bajukoei edozein testu irakur dezakeen eraztunak lagundu ahal izateko, eraztunak testua ezagutuko du eta ahots altuan esango du.
- Itsuentzako betaurreko inteligenteak: pertsona itsu gehienek ikusmen baju bat mantendu ohi dute, gehienetan argiaren eta mugimentuen arabera mugatua izaten dena. Betaurreko inteligenteek ikusmen baju hori aprobetxatzen dute; erabiltzen duten kamara eta software sistemak gertu dauden objektuak detektatzen ditu eta erabiltzaileak objektu horiek ezagutu ditzaten modu erraz batean aurkezten ditu.
- Itsuentzako “Appstore”-a: askok pentsatzen dugu itsua izatea oztopo bat dela smartphone edo tablet bat erabiltzeko. Aldiz, aplikazio asko existitzen dira dagoeneko itsuei bizitza errazagoa egiten dienak. Ezagunenak audioliburuak edo ahots komandoak ditugun arren, badira beste batzuk ere esaterako: KNFB Reader-a, Tap Tap See-a, txanpon identifikatzaileak edo Color ID
Aplikazio hauek eta beste batzuk sakonago ezagutzeko Pertsona itsuentzako teknologia lagungarriak ikastaroaren bigarren edizioa antolatu dute APTES Elkarteak eta Asmoz Fundazioak.