
Artxibo-dokumentu elektronikoen kudeaketarako oinarriak
06/09/2018
Jabetza Intelektuala, Lizentzia askeak eta Eskubideen Kudeaketa
06/09/20182016ko 15489 ISO-a, berrikuntza dokumentuen eta artxiboen kudeaketaren normalizazioan
390,00€
Datak: 2020/03/02 – 2020/04/24
Iraupena: 30 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
2016ko apirilean argitaratutako dokumentuen kudeaketari lotutako 15489 ISO arauaren berrikuspenak, egiaztapenari lotutakoak, datorren hamarkadan artxibistika lanetan eragingo du eta egoera berri hori erakusten digu. Arau hau lehen aldiz 2001ean azaldu zenean, jarduera egokien gida gisa agertu zen, eta honek, nazioarte mailako dokumentu-kudeaketaren sendotzea eragin zuen. 2016ko berrikuspenak garrantzi maila berdina, edo agian handiagoa, izatea aurrikusten da arlo honetako profesionalentzat.
HELBURUAK
- Artxiboetako profesionalei 15489-1 ISO arauaren 2016ko apirileko berrikuspenak izango duen eragina ezagutaraztea.
- Artxibo eta dokumentu-kudeaketa nazioarteko normalkuntzan kokatzea, batez ere ISO-aren bitartez.
- Dokumentu-kudeaketaren aurrekariak eta 2001-eko 15489-1 ISO-a nondik sortu ziren identifikatzea jarduera egokien praktika gisa.
- 15489-1:2001 ISO arauaren ondorioz argitaratutako dokumentu-kudeaketaren beste arauak azpimarratzea.
- Dokumentu-kudeaketaren ziurtapenera zuzendutako arauei duten garrantzia emattea, 30300 ISO arau multzoaren bidez.
- 2016ko 15489-1 ISO arau berriak duen orientazioa, egitura eta edukia erakustea.
EGITARAUA
1. Dokumentu eta artxibo-kudeaketan normalkuntza.
2. Normalkuntza ISO-aren ingurunean.
3. ISO-aren apostua dokumentu eta artxibo-kudeaketan. 15489:2001 ISO araua: jardunbide egokiak.
4. 15489 ISO taldearen arauak.
5. Dokumentu-kudeaketaren egiaztapena: estrategia aldaketa. 30300 ISO arau multzoa.
6. 15489-1:2016 ISO berria. Ezaugarriak, egitura eta edukia.
7. Ondorioak
HARTZAILEAK
Artxiboen teknikari eta arduradunak eta artxibo dokumentuan kudeaketakoak, baita bestelako dokumentuen kudeatzaileak ere.
METODOLOGIA
Ikastaroa Internet bidez emango da; tutoretzak izango dira erabiliko diren bitartekoak ikasleria irakasleriarekin harremanetan jarri ahal izateko, kontzeptu teorikoak ulertu eta edozein zalantza argitzeko.
Deskontuak
– %15eko deskontua 2019/11/30 arte.
– %15eko deskontua Asmozeko ikasle ohientzat.
*Deskontuak ez dira bateragarriak.
Irakasleria
Joaquim Llansó Sanjuán
Nafarroako Gobernuko Artxiboetako eta Ondare Dokumentaleko Zerbitzuko Zuzendaria.
Antzeko produktuak
ISO 15489 de 2016, novedad en cuanto a normalización en la gestión de documentos y archivos
390,00€Fechas: 02/03/2020 – 24/04/2020
Duración: 30 horas.
Idioma: Castellano.
Modalidad: Online.
Artxibistika eta dokumentuen kudeaketara sarrera (3. edizioa)
390,00€Datak: 2018/11/19 – 2018/12/28
Iraupena: 30 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
Museologia berria. Erakusketen antolakuntza eta diseinua
390,00€Datak: 2019/02/25 – 2019/04/05
Iraupena: 30 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.