
Turismo jasangarria: etorkizuna eraikiz
21/03/2019
INDESIGN CC (Oinarrizko maila)
26/03/2019Administrazio elektronikoan eta Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalean sarrera
260,00€
Datak: 2019/05/13 – 2019/06/07
Iraupena: 20 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
Lege berriak aldarrikatzearen ondorioz, laster sendotuko duten lege aginduaren esanetan administrazio publikoek prest egon behar dute euren herritarrekin bitarteko elektronikoen bitartez harremanetan jartzeko. Baina ez du lege-agindu honek bakarrik eragiten: herritarrak gero eta digitalagoak dira eta bitarteko elektroniko horiek eskatzen dituzte. Ingurune berri horretara egokitzeko funtsezko aktore bat informazioan aditua den profesionala da, eta, bereziki, artxibozaina.
ABANTAILAK
Dagoeneko administrazio elektronikoari eta Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalari buruzko prestakuntza handia eman da. Teoria ezagutzen hasia da, baina alderdi praktikoan sakondu beharra dago oraindik. Hain zuzen ere, hau da, ikastaro honen faktore bereizgarria eduki teoriko batekin batera, ekoizpen eta kontserbazio sistemen arteko elkarreragingarritasuna ezartzeko modua erakustea.
Beraz, proposatutako ikastaroak balio erantsia du: Administrazio elektronikoaren teoria eta Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionala azaltzeaz gain, , artxibozainari ikasitakoa bere erakundean ezartzen erakusten dio.
HELBURUAK
Ikastaroaren helburu orokorra ikasleak bere erakundean Elkareragarritasun Eskema Nazioanala ezartzeko gaitasun juridiko, teknologiko eta artxibistikoak eskuratzea da. Helburu zehatz hauetan banatuta:
- Elkareragarritasun Eskema Nazionalari buruzko legedia ezagutzea.
- Teknologiaren egungo egoera ezagutzea, berariazko ezarpen bat garatzea ahalbidetzen dutenak.
- Lege-araudiak eskatzen dituen dokumentuekiko baldintzak ezagutzea.
- Dokumentu elektronikoen kudeaketa-politika idazten ikastea.
- Erakunde batean baldintza juridikoak eta dokumentalak ezartzen ikastea, teknologia egokiak erabiliz.
HARTZAILEAK
Artxiboetako profesionalak; dokumentuen, informatika arloen eta arlo juridikoen kudeaketaren profesionalak, bai eta arlo horietako ikasleak ere.
PROGRAMA
- Administrazio elektronikoaren legezko ingurunea Espainian
- Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionala.
- Elkarreragingarritasun-arau teknikoak. Dokumentu elektronikoarekin zerikusia duten ENT (Elkarreragingarritasunerakko Norma Teknikoak)
- Dokumentu elektronikoak kudeatzeko politikak. Dokumentu elektronikoek betebeharreko baldintzak.
- Elkareragingarritasuna errazten duten teknologiak
- Pieza guztiak elkartuz: espedienteen kudeaketarako programa baten funtzionamenduaren adibide bat, orduak kontuan hartuta)
METODOLOGIA
Ikastaroa online izango da, tutorearen bitarteaz ikasleen eta irakasleen arteko komunikazioa erraztuko da, kontzeptu teorikoak ondo ulertu eta edozein zalantza argitzeko.
Plataforman eta prestakuntzako baliabide osagarri gisa, bibliografia bat eta glosario bat sartzen dira, biak ikastaroaren edukiarekin erlazionatuta.
Ikasleek, klabe baten bidez, ikastaroaren web gunera sartzeko aukera izango dute:
- Unitate didaktikoetara sartu
- Material gehigarria kontsultatzeko (bibliografia, loturak, berriak …)
- Irakasleei zalantzak planteatzea.
- Eztabaida-foroetan parte hartzea
- Ariketa praktikoetarako sarbidea
- Irakasle laguntzailearekin kontaktu pertsonalizatua izatea
Deskontuak
Kontsultatu ezazu zein deskontu eduki ditzakezun eta gurekin harremanetan jarri zaitez deskontu kodeak lortzeko: eni@asmoz.org
*Deskontuak ez dira bateragarriak.
Irakasleria
Alejandro Delgado
· Cartagenako udaletxean artxibozaina, informazio-sistemez eta -zerbitzuez arduratzen dena.
Antzeko produktuak
Auxiliar de Biblioteca
995,00€Fechas: 21/11/2022 – 12/06/2023
Duración: 120 horas.
Idioma: Castellano.
Modalidad: Online.
Los archivos y la transparencia en México
390,00€Descuento por tiempo limitado.
Fechas: 11/03/2019 – 26/04/2019
Duración: 30 horas.
Idioma: Castellano.
Modalidad: Online.Planificación y desarrollo de actividades culturales en bibliotecas
390,00€Fechas: 20/05/2019 – 28/06/2019
Duración: 30 horas.
Idioma: Castellano.
Modalidad: Online.