
Administrazioa sinplifikatzeko prozesuen azterketa
15/01/2020
SMART zara? Administrazio publikoentzako teknologia berriak
15/01/2020Administrazio-kargak murrizteko kostu estandarren ereduaren sarrera
260,00€ 220,00€
Datak: 2020/04/20 – 2020/05/22
Iraupena: 20 ordu.
Hizkuntza: Gaztelera.
Modalitatea: Online.
Deskribapena
Paperean izapide administratiboren bat egitea 80€ kostatzen bada, horrek berak era digitalean egitea 5€ eramaten du (Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa). Datu soil horrek administrazioen berringeniaritza baten alde hitz egiten du, herritarrei eta enpresei kargak aurreztuko badizkiegu. Horiek, hain zuzen ere, administrazioarekiko harremanetan beren gain hartu behar dituzten gastuak, hots, araudiak ezarritakoak, nola murriztu zehazten duen metodologia bat dugu Kostu Estandarren Eredua. Ongi egiaztaturik dagoen eredua, eta hori azaltzeari ekiten dio kurtso honek. Ikastaroa amaiturik, karga administratiboak zer diren eta horiek murrizteko zer egin daitekeen era objektiboan zehaztu ahal izango ditu ikasleak.
HELBURUAK
- Nazioarteko mailako kostuei buruzko azterlanak berraztertzea.
- Ikaslea Kostu Estandarren Ereduaren kontzeptu orokorretan barneratzea.
- Kostuen analisia gauzatzeko egin beharreko urratsak zehaztea modu praktikoan.
- Ikasitako kontzeptuak ikasleen eguneroko lanean erabiltzea
PROGRAMA
Sarrera: zenbait definizio eta kontzeptu. Zer da Kostu Estandarren Eredua? Zer dira karga eta kostu administratiboak?
- Kostu Estandarren Ereduaren metodologia urratsez urrats, 0 Fasea: Hasiera, 1 Fasea: Prestatze Analisia
- 2 Fasea: Denbora eta kostuei buruzko datuak lortzea eta horien estandarizazioa
- 3 Fasea: Kalkulua, datu eta txostenen aurkezpena
- Neurketaren erabilera sinplifikazio prozesuan
- Cloud (Hodeia) kostua murrizteko tresna da? InterPARES ikuspegia
HARTZAILEAK
Dokumentu kudeatzaileak, informatika ingeniariak, juridikoak, ekonomistak, antolaketa teknikariak eta administrazioa errazteko eta karga administratiboak murrizteko lanetan ari diren gainerako profesionalak.
METODOLOGIA
Konparaziozko ebaluaziorako inprimaki normalizatu bat gauzatzean datza ebaluazioa, irakasleek azalduriko prozedura zehatz baten arabera. 10etik 6 puntuko nota lortuko dutenek gaindituko dute kurtsoa.
Antzeko produktuak
Kultur Ondarearen digitalizazioa
390,00€Datak: 2021/11/02 – 2021/12/17
Iraupena: 30 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Administrazio elektronikoan eta Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalean sarrera
260,00€Datak: 2019/05/13 – 2019/06/07
Iraupena: 20 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
INDESIGN CC (Nivel básico)
195,00€Fechas: 18/11/2019 – 13/12/2019
Duración: 15 horas.
Idioma: Castellano.
Modalidad: Online.