390,00€
Datak: 2021/05/17 – 2020/06/30
Iraupena: 30 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
Herritarrentzako eta enpresentzako administrazio-kostuei buruzko azterlanek, bai eta administraziorako gastuei eta IKTen aurrerapenei buruzkoek ere, administrazioekin elkarreraginean, paperik gabeko administrazioaren definizioa ekarri dute; hau da, administrazio digitala, orain arte papererako arautu gabeko ñabardura asko arautzen dituena. Ikastaro honen helburua araudi berri horien oinarrizko osagaietan sartzea da.
HELBURUAK
Oro har, mundu digitalarekin zerikusia duten alderdi arauemaileak aztertu nahi dira, mundu osoan ugaritzen ari direnak, ez bakarrik Europan. Honako hauek dira helburu espezifikoak:
EGITARAUA
1. Administrazio Publikoa, informazio-sistema gisa
2. Funtsezko gai batzuk: dokumentuak, espedienteak, erregistroa, artxiboa, jakinarazpenak
3. Sinadura digitala
4. Informazioaren segurtasuna
5. Elkarreragingarritasunerako esparrua
6. Informazio-baliabideak berrerabiltzea
7. Web irisgarritasuna
8. Gardentasuna eta informazio publikoa
9. Datuen babesa
HARTZAILEAK
Edozein maila eta kategoriatako langile publikoak – Administrariak, dokumentu-kudeatzaileak, juridikoak, informatikoak, etab. –, eguneroko zereginetan esparru arautzaile baten barruan IKTekin lan egin behar dutenak. Hau da, administrazio publiko bateko edozein langile.
METODOLOGIA
Metodologia teoriko-praktikoa da: irakasleak hasierako aurkezpena egiten du, eta, ondoren, ezagutzak finkatzen dira, ariketa praktikoen edo erantzun alternatiboko galderen bidez. Eztabaida-foroen erabilera modu erabakigarrian sustatzen da.
DIPLOMA
Benemérita Universidad Autónoma de Puebla (BUAP) unibertsitateak, Asmoz Fundazioarekin batera, idatzizko diploma bat jaulkiko du ikastaroa gainditu izanaren eta jasotako ikaskuntzen aprobetxamenduaren ziurtagiri gisa.
KOLABORATZAILEAK
Kontsultatu ezazu zein deskontu eduki ditzakezun eta gurekin harremanetan jarri zaitez deskontu kodeak lortzeko: documentoselectronicos@asmoz.org
Cartagenako Udaleko artxibozaina (Espainia).
Fechas: 02/03/2020 – 24/04/2020
Duración: 30 horas.
Idioma: Castellano.
Modalidad: Online.
Datak: 2019/02/25 – 2019/04/05
Iraupena: 30 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
Descuento por tiempo limitado.
Fechas: 11/03/2019 – 26/04/2019
Duración: 30 horas.
Idioma: Castellano.
Modalidad: Online.