
Hiri adimenduetarako artxibo adimenduak
15/01/2020
Administrazio-kargak murrizteko kostu estandarren ereduaren sarrera
15/01/2020Administrazioa sinplifikatzeko prozesuen azterketa
260,00€ 220,00€
Datak: 2020/05/11 – 2020/06/12
Iraupena: 20 ordu.
Hizkuntza: Gazteleraz.
Modalitatea: Online.
Deskribapena
Indarrean dagoen legediak eta errealitate ekonomiko-sozialak berak administrazioak eraginkorrak izatera behartzen dituzte, baita, hortaz, paperean sortzen ziren eta ingurune digitaletan jadanik beharrezkoak ez diren prozedura konplexuak sinplifikatzera ere. Hobekuntza helburu, prozesuen analisia, prozesu baten logika ulertzeko teknika errepikari gisa ulerturik, ezinbesteko tresna dugu xedea iritsiko badugu. Hauxe da ikastaro honen helburua: prozesuak aztertzeko praktika normalizatu batzuk aurkeztea eta ikasleei eguneroko lanerako erabiltzen erakustea.
HELBURUAK
- Ikaslea prozesuen analisiaren kontzeptu orokorretan barneratzea eta erakundeetan horrek duen garrantzia nabarmentzea.
- Prozesuen analisiaren praktika normalizatu batzuk azaltzea horiek uler daitezen.
- Ikasitako kontzeptuak ikasleen eguneroko lanean erabiltzea.
PROGRAMA
- Sarrera: zenbait definizio eta kontzeptu. Zer da prozesuen analisia? Zer da administrazioa sinplifikatzea?
- Administrazioa sinplifikatzeko eskuliburuak
2.1 Prozesuen azalpena
2.2 Prozesuen berringeniaritza
2.3 Aurrezpenak ezartzea eta horien kuantifikazioa
2.4 Adierazle bidezko ebaluazioa
- Prozesuen analisia artxiboen arloan. Analisi funtzionala eta sekuentziala ISO/TR 26122 arauan. Sailkapen funtzionala
- Prozesuen analisia beste diziplina batzuen ikuspegitik: Six Sigma, Cuadros de Mando Integrales, Deming Metodoa
HARTZAILEAK
Dokumentu kudeatzaileak, informatika ingeniariak, juridikoak, antolaketa teknikariak eta administrazioa sinplifikatzeko lanetan diharduten gainerako profesionalak.
METODOLOGIA
Ebaluazioan bi kasu praktikoren irtenbidea aurkitu beharko da. Bi prozesu horiek, irakasleek proposaturikoak, sinplifikatu beharko dira ikastaroan ikasitakoaren arabera. Kurtsoa gainditzeko 10etik 6 puntuko nota lortu beharko da. Eskaturiko betebehar guztiak betetzeak gehieneko puntu kopurua, 10, ekarriko du, eta 8, 6 eta 5era jaitsiko da ikastaroaren hasieran azalduko den betebeharren taularen arabera.
Antzeko produktuak
ISO 15489 de 2016, novedad en cuanto a normalización en la gestión de documentos y archivos
390,00€Fechas: 02/03/2020 – 24/04/2020
Duración: 30 horas.
Idioma: Castellano.
Modalidad: Online.
Turismo jasangarria: etorkizuna eraikiz
390,00€Datak: 2019/04/01 – 2019/05/17
Iraupena: 30 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
Introducción a la archivística y la gestión de documentos (3ª edición)
390,00€Fechas: 19/11/2018 – 28/12/2018
Duración: 30 horas.
Idioma: Castellano.
Modalidad: Online.