
Museologia berria. Erakusketen antolakuntza eta diseinua
20/12/2018
Turismo jasangarria: etorkizuna eraikiz
21/03/2019Ahotsa irakaskuntzan – Asmoz-esko 2019ko jardunaldia
0,00€
Doakoa izena ematearekin
Datak: 2019/03/14
Iraupena: 16:30-18:00
Hizkuntza: Gaztelania eta euskara
Tokia: San Telmo Museoa Donostia
AURKEZPENA
Eskola-adinean dauden ia haurren erdiak (estatistiken arabera % 40 inguruk), ahots-arazoren bat dute; gainera, kontrolatu gabeko kasu gehiago ere egon daitezkeela uste da, azken hauetan alteraziorik antzeman ez delako. Afekzio horien jatorria hainbat faktoreen baturan dago, zarata mailan eta isiltasun faltan batez ere, alegia, ez du lotura zuzenik gertaera puntual batekin.
Bestalde, irakasleen ahotsa irakaskuntzarako erreminta nagusia den neurrian, bere erabilerak ahalik eta eraginkortasun handiena izan dezan baldintza jakin batzuk bete behar ditu. Tailerrean, eskoletan zein beste ahozko adierazpenetan, hura ahalik eta hobekien erabiltzeko gomendioak emango dira. Berau zaintzeko neurriak ere proposatuko dira, izan ere, neurri handi batean, fonazio-organoetako zenbait gaixotasun jakin, erabilera desegokiaren ondorioz ematen bai dira.
HARTZAILEAK
Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan, ahotsa behar bezala erabiltzeaz kezkaturik dauden pertsona guztiak, bai irakasleria zein familiak.
HELBURUAK
• Haurren ohiko ahots-arazo ohikoenen inguruan informatu eta horiek zuzentzeko jarraibideen berri eman.
• Irakas-lanean ahotsa nola zaindu behar den erakutsi era praktiko batean.
EGITARAUA
AURKEZPENA
16:30 Ongi etorria
16:45 Irekiera. Eusko ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
TXOSTENAK
17:00 Haurrengan ohikoak diren ahots-patologiak eta zuzentzeko jarraibideak
M. Perez
18:30 Ahotsa, irakaskuntza-jardueran zaintzeko gidalerroak
M. Dorronsoro
ITXIERA
20:00 Itxiera
FORMATOA
Hiru ordutako lan-jardunaldi praktiko bat proposatzen da (tailer moduan) bitan banatua eta irakasleen ahotsa zaintzera zuzendua. Jardunaldia Donostiako San Telmo museoan egingo da.
TXOSTENGILEAK ETA ZUZENDARITZA AKADEMIKOA
TOLARETXIPI TEJERIA, Iñaki
Ingeniaritza Industrialean Doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, baita Landarbaso Abesbatzako zuzendaria ere bere sorreratik. “Errenteria Musikal” Kontserbatorioan hasi zituen bere tronpeta ikasketak Donostiako Goi Musika Kontserbatorioan irakasle titulua lortu zuen arte Jose Mari Oiartzabalen zuzendaritzapean. Errenteria eta Donostiako kontserbatorioetan harmonia, kontrapuntoa, pianoa eta beste hainbat ikasketa egina da. Maisu handiek emandako ahots teknika eta abesbatza zuzendaritzako hainbat ikastarotan hartu du parte.
DORRONSORO AMIANO, Maddalen
Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak antolatutako hainbat zuzendaritza ikastaro egin ditu maisu handiekin eta Eusko Jaurlaritzak ematen duen egokitzapena du Musika eta Mugimendua (4-7 urte) eta Abesbatza alorretan. Gipuzkoako hainbat abesbatza zuzendu ditu eta 2009az geroztik Oiartzungo Lartaun Abesbatzako zuzendaria da. Haur zein gazte abesbatzekin 10 urtetik gorako esperientzia du eta 2016az geroztik Landarbasoko Dizdizka eta Kontariko arduraduna da.
PÉREZ GAZTELU, Mirari
Foniatra eta abeslaria, ahotsean espezializatutako profesional trebatua. Donostiako Aransgi zentroko zuzendari eta sendagilea da, kongresu eta ikastaroetan aditua eta gainera, Errenteriako Andra Mari Abesbatzako kide izan da eta gaur egun, Peñafloridako kaperako kide da.
Antzeko produktuak
Utilización no sexista del euskera
260,00€Fechas: 26/10/2020 – 27/11/2020
Duración: 20 horas.
Idioma: Euskera.
Jornada FOLKLOREMIX: uniendo la música tradicional vasca con la creación de música electrónica
Jornada abierta y gratuita
La jornada es totalmente abierta a todo el mundo, pero está dirigida especialmente a estudiantes relacionados con la música, personas interesadas en la producción musical, artistas y todo aquel que guste de la música vasca en general.
- Cuándo: 15 de marzo de 2023
- Horario: 16:30 – 20:30
- Dónde: Casa de Cultura de Aiete (Donostia-San Sebastián). Salón de actos.
- Idioma: en función de la demanda (euskera/castellano)
El sistema penal y penitenciario en dictadura franquista: la represión de la mujer a partir del ejemplo de Saturraran
0,00€Fechas: 16/11/2020 – 21/12/2020
Duración: 20 horas.Idioma: Castellano.
Modalidad: Online.