
Euskararen erabilera ez-sexista
07/08/2018
Artxibo-dokumentu elektronikoen kudeaketarako oinarriak
06/09/2018Artxibistika eta dokumentuen kudeaketara sarrera (3. edizioa)
390,00€
Datak: 2018/11/19 – 2018/12/28
Iraupena: 30 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionalaren (2010) eremuan, artxibo eta dokumentu-kudeaketak jaso duen babes legalak bultzada berri bat eragin du artxibistikaren praktikan, bai Administrazio publikoan nahiz eurekin harremanetan dauden bestelako enpresetan. Geroz eta gehiago dira norberaren egoera profesionalean egitate honek ate berriak zabaltzen dituela uste dutenak. Honek artxibistikaren tratamendu eta antolamenduan oinarrizko formazioaren beharra dakar eta ikastaro honek, testuinguru berrienean, eskakizun horiek ase nahi ditu. Modu honetara, arlo profesional honetan formakuntza jaso nahi duen orok oinarrizko ezagutzak jasoko ditu, eta ondoren, alderdi zehatzagoetan sakontzeko aukera emango dio. Aldi berean, online tutoretza, apustu orijinal gisa aurkezten da eta gidaliburu baten irakurketa baino erakargarriagoa suertatzen da, batez ere, dokumentu-kudeaketan azken berrikuntzak gehitzen dituelako, eta hauek oraindik ere gidaliburuetan agertzen ez direlako.
HELBURUAK
Lehen aldiz artxibistika lanetara hurbiltzen den profesionalaren oinarrizko formakuntza beharrak asetzea; artxibo eta dokumentu-kudeaketan metodologia modernoenak erakutsiz.
EGITARAUA
1. Zer da dokumentu-kudeaketa eta artxiboen administrazioa. Kontzeptuak eta funtsezko oinarriak.
2. Dokumentu-fondoen antolakuntza. Artxiboen sistemak. Dokumentu-kudeaketaren sistema instituzionala.
3. Artxibistikaren tratamenduan oinarrizko prozesuak: antolaketa, deskribapena, sarrera, mantentzea eta zabalkundea.
4. Dokumentu-kudeaketaren kontrolak: sailkapena, mantentze egutegia, sarrera eta metadatuen eskema.
5. Dokumentu analogikoen eta digitalen kudeaketa.
6. Ikus-entzunezko dokumentuak eta argazkiak.
7. Artxibistikaren prozedimenduen gidaliburuak.
8. Artxiboak eta administrazio elektronikoa.
9. Nazioarteko araudia: Artxiboen Nazioarteko Kontseiluaren arauak; ISO arauak.
10. Erakunde batean artxibo sistema bat sortzeko oinarrizko elementuak.
HARTZAILEAK
Artxibo eta dokumentu-kudeaketan ezagutza jaso nahi duen profesional oro.
METODOLOGIA
Ikastaroa Internet bidez emango da. Halaber, tutoretzak erabiliko dira ikaslea irakasleekin harremanetan jarri ahal izateko bitarteko gisa, kontzeptu teorikoak ulertu eta kasu praktikoak komentatzeko. Ikasleriak, izkutuko gako baten bidez, webgunean honakoak egin ahal izango ditu:
• Irakasgaiak eskuratu.
• Irakasgaietako material osagarriak kontsultatu.
• Irakasleei galderak egin.
• Ariketak egin eta foroetan parte hartu.
• Ikastaroko koordinatzailearekin harreman pertsonalizatua izan, ikastaroari ahalik eta etekin handiena ateratzen lagunduko diolarik.
Deskontuak
Irakasleria
Joaquim Llansó Sanjuán
Nafarroako Gobernuko Artxiboetako eta Ondare Dokumentaleko Zerbitzuko Zuzendaria.
Antzeko produktuak
Artxiboak eta gardentasuna Mexikon
390,00€Deskontua denbora mugatu batez.
Datak: 2018/03/11 – 2019/04/26
Iraupena: 30 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
Administrazio elektronikoan eta Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalean sarrera
260,00€Datak: 2019/05/13 – 2019/06/07
Iraupena: 20 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
La nueva museología. Organización y diseño de exposiciones
390,00€Fechas: 25/02/2019 – 05/04/2019
Duración: 30 horas.
Idioma: Castellano.
Modalidad: Online.