• Epaile antolaketa eta epaitegien jarduera: Zuzenbide prozesaleko berezko terminologia euskaraz. 3. edizioa.

Epaile antolaketa eta epaitegien jarduera: Zuzenbide prozesaleko berezko terminologia euskaraz. 3. edizioa.

0,00

Datak: 2023/10/25 – 2023/11/22

Iraupena: 15 ordu.

Hizkuntza: Euskara.

Modalitatea: Online.

• Euskara Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza koofiziala izanik ere, esparru judiziala ez da nabarmentzen euskara gehien erabiltzen duen gizarte arloa izateagatik, ez herritarren aldetik ez eragile juridiko-sozialen aldetik. Askotan, zailtasuna aipatzen da hutsune hori justifikatzeko, baina gure ustez gehienbat normalizazio eta erabilera falta da horren arrazoia. Abiapuntu horretatik, ikastaro honetan unibertso judizialaren euskarazko terminologia azaldu eta ikasleekin landu nahi dugu, eta antolaketa judizialari ez ezik, prozesu judizialen garapenari ere ekingo diogu. Arlo zibilean jarriko da arreta berezia, gainerakoen inspirazio iturri baita. Euskarazko hizkera juridiko prozesala landuko da, legea eta idazki judizialak oinarri hartuta.

• Helburu orokorra

Lehen hurbiltze kritikoa euskarazko unibertso judizialaren berezko terminologia juridikora (antolaketa eta jarduna –borondatezko eta auzibidezko jurisdikzioa–), horretarako gaur egun dauden tresnak erakutsiz.

Helburu zehatzak

1. Espainiako epaile antolaketari buruzko euskal terminologia juridikora hurbiltzea, gobernu organoak eta, zehazkiago, jurisdikzio organoak nabarmenduz.

2. Babes judizial eraginkorrerako eskubideari eta horren ondorioei buruzko euskal terminologia juridikora hurbiltzea.

3. Prozesu zibilari buruzko euskal terminologia juridikora hurbiltzea.

4. Zigor prozesu penalari buruzko euskal terminologia juridikora hurbiltzea.

5. Administrazio-prozesuari buruzko euskal terminologia juridikora hurbiltzea.

6. Lan-arloko prozesuari buruzko euskal terminologia juridikora hurbiltzea.

7. Borondatezko jurisdikzioari buruzko euskal terminologia juridikora hurbiltzea.

• Zuzenbidean graduatutako pertsonak eta legelariak, oro har.
• Zuzenbideko Graduko ikasleak.
• Jarduneko abokatuak.
• Zuzenbide ezagutzak dituzten pertsona interesdunak.
• Ikastaroa online metodologian oinarriturik dago, eta teoria eta praktika uztartzen ditu. Ikastaroaren plan metodologikoa online, zuzeneko bideokonferentziaren mekanismoa erabiliz (grabaziorik gabe), ematekoak diren eskola magistralen bidez garatuko da, eta ikasleek aktiboki (lantegi moduan) parte hartuko dute klase horietan. Era berean, ariketa praktikoak egingo dira ikasgelan (online) eta ikasgelatik kanpo, eta ikasgela birtualean zuzenketa kolektiboa egingo da.

Ondoko gai hauei buruzko ezagutzak, prozedurak eta jarrerak transmititu nahi dira:

• Terminologia juridiko prozesala euskaraz.
• Hizkuntza juridiko prozesalaren egitura logikoa euskaraz.
• Dokumentu judizial originalak euskaraz idaztea.
• Dokumentu judizialak gaztelaniatik euskarara itzultzea.
• Egutegia:

1. Astelehena, 2023ko urriaren 25a (online klase sinkronikoa), 17:00etatik 20:00etara. (3 ordu).

Etxean 3 orduko lanarekin osatuko da (ez presentziala).

2. Astelehena, 2023ko azaroaren 8a (online klase sinkronikoa), 17:00etatik 20:00etara. (3 ordu).

Etxean 3 orduko lanarekin osatuko da (ez presentziala).

3. Astelehena, 2023ko azaroaren 22a (online klase sinkronikoa), 17:00etatik 20:00etara. (3 ordu).

Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download #client_4meeting

Antolatzailea

Epaile antolaketa eta epaitegien jarduera: Zuzenbide prozesaleko berezko terminologia euskaraz. 3. edizioa.

Babeslea

Epaile antolaketa eta epaitegien jarduera: Zuzenbide prozesaleko berezko terminologia euskaraz. 3. edizioa.

Irakasleak

Ixusko Ordeñana Gezuraga

EHUko Zuzenbide Prozesaleko irakaslea, UNED-Bergara eta UNED-Bizkaia Ikastetxe Elkartuetako tutorea.

Zuzenbideko ikasleentzako eskolak ematen ditu, gradu- zein master-mailan, hala Espainian nola atzerrian.

Gatazken jurisdikzioz kanpoko konponbideari buruz egin zuen Doktore Tesia, doktoregoko aparteko sariarekin aintzatetsia, Bostonen (Harvard), Ingalaterran (Oxford) eta Australian (Melbourne). Bere ikerketa ildo nagusiaren bidetik, 11 monografia (horietatik sei euskaraz) eta 50 artikulu baino gehiago idatzi ditu, eta beste hainbeste hitzaldi eman ditu. Hainbat arlotako bitartekaritza ikertu du, hala nola lana, familia, eskola, hipoteka, kooperatiba, zigorra eta konkurtsoa. Arbitrajeaz ere arduratu da, oro har, eta bereziki lan arlokoaz. Ikerketa ildo horrekin loturik, Sestaoko (Bizkaia) bake epailea da duela 15 urtetik eta bake-justiziaren oraina eta etorkizuna aztertu du, zeina gatazken judizioz kanpoko ebazpenarekin lotzen duen. Bi monografiatan eta artikulu ugaritan islatu ditu bere gogoetak.

Biktima, oro har, eta genero-indarkeriaren biktima bereziki, haren beste ikerketa ildo bat da, beken, atzerriko egonaldien eta maila goreneko ikerketa proiektuen bidez elikatu duena. Esparru horretan bi monografia eta liburu-kapitulu ugari eginak ditu. Prozesu zibilaren testuinguruan, kasazioa eta prozesuaren berezitasun autonomikoak landu ditu. Horren emaitza hainbat artikulu eta liburu kapitulutan agertu da.

Euskara juridikoaren eremuan, liburuak eta artikuluak hizkuntza horretan argitaratzeaz gain, legeen itzulpenean parte hartu du (Prozedura Zibila, Fiskaltzaren Estatutu Organikoa, Espainiako Abokatutzaren Estatutu Orokorra eta Espainiako Auzitegietako Prokuradoreen Estatutu Orokorra), baita espainiera-euskara hiztegi juridiko tematikoetan esku hartu ere (Erregistro Ekonomikoen Hiztegia, Lan Arloko Prozedura, Prozedura Kriminala, Zigor Arloa eta Espetxe Zaintza). Duela gutxi, EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa koordinatu du.