590,00€
ICAGIko elkargokideak: 475 €
Datak: 2021/05/10 – 2021/07/12
Iraupena: 50 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
Agortuta
UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatua, GIPUZKOAKO ABOKATUEN ELKARGO PRESTUAREN (ICAGI) laguntzarekin
Gure legedi pribatu garrantzitsuaren ezagutza hobea hartzaileen esku jartzea da Euskal Zuzenbide Zibilaren arloko formakuntza honen helburua, eta horretarako euskal herritarren eguneroko bizitzari dagozion alderdietan jartzen du arreta: familia harremanetatik, izatezko bikoteak barne eta, jakina, krisi egoeretatik (Eusko Legebiltzarraren 2/2003 Legea, maiatzaren 7koa izatezko bikoteak arautzekoa, eta 7/2015 Legea, ekainaren 30ekoa, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzkoa), harik eta heriotzagatiko oinordetza legediraino (seniparteak, testamentua egiteko askatasuna, testamentuak, oinordetza fiduzia, etab.) 5/2015 Legean arautua, ekainaren 25ekoa, euskal zuzenbide zibilari buruzkoa, tartean zerga araudia eta horren tratamendu fiskala izango direlarik.
Era berean, programan ageri diren beste gai zabalago batzuek zerikusi zuzena dute Euskal Autonomia Erkidegoko Epaileek eta Auzitegiek arau horiek aplikatzearekin, hala nola foru kasazio zibila, arauen lurralde-eremu eta eremu pertsonala eta lege gatazkak, barnekoak zein nazioartekoak.
HELBURUAK
Euskal Zuzenbide Zibilaren arloari dagozkion ezagupenak eskuratzea (hala horien funtsezko alderdian nola fiskalean), arau testuinguruari dagozkionak, gehienbat ondoko legeek osatzen dutena: 5/2015 Legea, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa, eta 7/2015 Legea, ekainaren 30ekoa, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzkoa.
PROGRAMA
1. Modulua. Alderdi orokorrak (5 ordu)
2. Modulua. Familia zuzenbidea (10 ordu)
3. Modulua. Oinordetza zuzenbidea eta eskubide errealak (30 ordu)
4. Modulua. Fiskalitatea (5 ordu)
HARTZAILEAK
METODOLOGIA
Informazio gehiago eta izen-ematea: http://derechocivilvasco.asmoz.eus/eu/hasiera/
Colegiados del ICAGI: 475 €
Fechas: 10/05/2021 – 12/07/2021
Duración: 50 horas.
Idioma: Castellano.
Modalidad: Online.
Datak: 2020/03/26
Iraupena: 16:30-19:00
Hizkuntza: Euskara eta gaztelania
Modalitatea: Online
AGOTADO
Fechas: 16/11/2020-21/12/2020
Duración: 20 horas.
Idioma: Castellano.
Modalidad: Online.