
Erdi Aroko kastellologiaren hurbilketa: Nafarroako Erresuma eta Europako testuingurua.
14/10/2022FOLKLOREMIX jardunaldia: euskal musika tradizionala eta musika elektronikoaren sorkuntza uztartuz
Deialdi irekia. Doako jardunaldia.
Jardunaldia guztiz irekia da edonorentzat, baina bereziki honako pertsonentzat zuzendua dago: musikarekin lotutako ikasleria, musika ekoizpenean interesa duten pertsonak, artistak eta euskal musika eta musika oro har gustuko duen pertsona oro.
- Noiz: 2023ko martxoaren 15ean
- Ordutegia: 16:30 – 20:30
- Non: Aieteko Kultur Etxea (Donostia). Areto nagusia.
- Hizkuntza: eskariaren arabera (euskaraz/gazteleraz)
Izena eman jardunaldian (beharrezkoa)
- Euskal musika-instrumentu tradizional batzuk "in situ" erakustea, baita horien soinua eta erabilera ere.
- Musika elektronikoaren sorkuntza bultzatzea, euskal instrumentu tradizionalen soinuekin nahastuz.
- Euskal musika tradizionalaren eta soinu modernoen (musika elektronikoaren) arteko genero musikalen nahasketa sustatzea.
Nori dago zuzenduta jardunaldia?Jardunaldia mundu guztiari irekita dago: musikarekin zerikusia duten ikasleak, ekoizpen musikalean interesa duten pertsonak, artistak eta euskal musikarekiko edota musika elektronikoarekiko interesa duen oro.
Egitaraua16:30 Harrera eta irekiera.
16:45 Jardunaldiaren lehen zatia: Andoni Ezeiza musikariak euskal instrumentu tradizional sorta bat jo eta erakutsiko digu: alboka, ttun-ttuna, zarrabetea eta txirula. Horrekin batera, instrumentu hauek euskal musikan izan dituzten erabilerak, testuingurua eta egungo musikan non aurki daitezkeen azalduko digu.
18:30 Jardunaldiaren bigarren zatia: ordenagailu baten bidez eta instrumentu tradizionalen grabazioak edo "sampleak" erabiliz, DANTZ ACADEMYko irakasle batek (https://dantz.eu) soinu horiek nola nahastu eta musika elektronikoa nola sortu erakutsiko digu, baliabide digitalekin egindako sorkuntza musikala desmitifikatuz.
Ordua eta lekuaNoiz: 2023ko martxoaren 15ean
Ordutegia: 16:30 – 20:30
Tokia: Aieteko Kultur Etxea (Donostia). Areto nagusia.
Hizkuntza: elebiduna (eskaeraren arabera)
HizlariakAndoni Ezeiza: musikaria Ganbara eta Tadusak taldeetan eta euskal instrumentu tradizionalen zale amorratua. Txirula, zarrabetea, alboka eta ttun-ttun bezalako instrumentu tradizionalak jotzeaz arduratzen da jardunaldiko lehen atalean
LAGANT (Lander Agirreurreta) DJ aditua, urteetako esperientzia duena bai DJ gisa nazioarteko jaialdietan, hala nola ADE Amsterdamen edo UshuaÏa Eivissan, ekoizle gisa eta DJing irakaskuntzan. Bera arduratuko da jardunaldiaren bigarren zatia emateaz, euskal instrumentu tradizionalen soinuak erabiliz musika elektronikoa sortzeko gakoak erakusteko.
Jardunaldian izena emateaJardunaldira joateko beharrezkoa da izen-emate orri hau betetzea.

Antzeko produktuak
Klima aldaketaren aurka, gazteen oihua!
0,00€Datak: 2020/03/26
Iraupena: 16:30-19:00
Hizkuntza: Euskara eta gaztelania
Modalitatea: Online
El sistema penal y penitenciario en dictadura franquista: la represión de la mujer a partir del ejemplo de Saturraran
0,00€Fechas: 16/11/2020 – 21/12/2020
Duración: 20 horas.Idioma: Castellano.
Modalidad: Online.
Hizkuntza erabilera sustatzeko talde dinamikak
DOAKOA-AGORTUA
Datak: 2019/11/22
Iraupena: 10 ordu.
Hizkuntza: Euskaraz.
Modalitatea: Online.
130,00€0,00€