• Erdi Aroko kastellologiaren hurbilketa: Nafarroako Erresuma eta Europako testuingurua.

Erdi Aroko kastellologiaren hurbilketa: Nafarroako Erresuma eta Europako testuingurua.

0,00

Datak: 2022/11/09- 2022/12/14

Iraupena: 15 ordu

Hizkuntza: Euskara.

Modalitatea: Online.

• Artearen historian orokorrean, eta Erdi Aroko arkitekturari buruzko lanetan bereziki, autore gehienek haien arreta arkitektura erlijiosoan zentratu dute. Modu honetan, esan dezakegu eliza erromanikoen izpiritualtasun sakonak eta katedrale gotikoen argitasunak estali egin dutela arkitektura zibilaren xarma burgesa, baita Erdi Aroko gazteluen indarra eta dotoretasuna.

Zentzu honetan, ikastaro honen bitartez gazteluen mundurako nolabaiteko hurbilketa ahalbidetu nahi izan dugu. Antzinateko ereduetatik abiatuta, eta eraikin erromatarretan arreta berezia jarriz, ibilbide kritiko bat egingo dugu Erdi Aroko kastellologian zehar, “à motte” erako lehen gazteluetatik Errenazimenduko baluarte itxurako lehen gotorlekuak agertu arte, artilleriaren hobekuntzaren eta hedapenaren ondorioz. Kastellologiari egin nahi diogun hurbilketa hau amaitzeko, gaztelu bat osatzen duten osagai ezberdinen zerrendaketa eta analisi xehatua planteatuko dugu.

• Helburu orokorrak

Kastellologiaren hastapenen azterketa orokorra, Euskal Herriko testuingurua abiapuntu bezala hartuta, euskara erabiliz.

Berariazko helburuak

1. Gazteluen munduaren ezagutzarako hurbilketa, Antzinateko ereduetatik Erdi Aroaren amaiera arte.

2. Kastellologia osatzen duten osagai ezberdinen ezagutza, baita erabiltzen den terminologia eta hiztegiarena ere, euskaraz.

3. Nafarroako Erresumaren defentsa-sistemaren ezagutza, gazteluen sarea eta dorre-leinuen analisiaren bitartez.

• -Arkitektoak, Artearen historialariak eta arkitekturan adituak.

-Erdi Aroaren kultura, artea eta gazteluekiko interesa duten pertsonak.

-Nafarroako erresumaren historia eta haren konkistaren V. mendeurrenarekin interesa duten pertsonak.

• Online, aspektu teoriko eta praktikoak jorratuz.

Ikastaroa 5 klase-saioen bitartez garatuko da, klasetik aparte ikasleek burutu beharko diren ariketekin osatuta.

• Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download #client_4meeting

Antolatzailea

Erdi Aroko kastellologiaren hurbilketa: Nafarroako Erresuma eta Europako testuingurua.

Babeslea

Erdi Aroko kastellologiaren hurbilketa: Nafarroako Erresuma eta Europako testuingurua.

Irakasleak

Joseba Asiron Saez

Joseba Asiron Saez (Iruñea, 1962), Artearen Historian Lizentziatua Zaragozako Unibertsitatean (1989), eta espezialitate berean doktorea, Nafarroako Unibertsitatean (2009), Nafarroako dorretxeei buruzko tesi batekin. San Fermin Ikastolako irakaslea 1991tik hona izaki, hainbat klase eta kurtso eman ditu unibertsitate eremuan ere, eta 2010 eta 2012 urteen artean Nabarraldek antolatu zituen 3 kongresuen zuzendaria, Nafarroaren Konkistaren V. mendeurrenaren harira.

Hamabost bat argitalpenen autorea, bakarrik edota elkarlanean, eta Auñamendi Euskal Entziklopediaren kolaboratzailea 2006tik, ondare historiko-artistikoaren inguruko artikuluak eginez. Berrogeita hamar bat hitzaldi eman izan ditu azken urteotan, ondare historiko artistikoaren kontserbazioaren inguruan gehien bat (Itoizko urtegiaren inguruko auziaz, Iruñeko alde zaharreko eta Gaztelu Plazako lurpeko aparkalekuen politikaz, Nafarroako herrien despopulazioaz, nafar kastellologiaz etab.). Azken urteetan, hala ere, Nafarroaren Konkistaren inguruko gaia jorratu du batez ere, V. mendeurrena dela eta.

Kazetaritza arloan, DIARIO DE NOTICIAS egunkarian sekzio propioa du 2009tik hona. “Adiós Pamplona” titulua du, eta bertan argitaratutako artikuluekin dagoeneko 2 bilduma-liburu kaleratu dira.

Iruñeko alkatea 2015tik 2019ra, gaur egun Iruñeko Udalean zinegotzi eta bozeramailea da.