
Lana bilatzeko gaikuntza
07/01/2020
Administrazioa sinplifikatzeko prozesuen azterketa
15/01/2020Hiri adimenduetarako artxibo adimenduak
260,00€ 220,00€
Datak: 2020/06/01 – 2020/07/03
Iraupena: 20 ordu.
Hizkuntza: Gaztelera.
Modalitatea: Online.
Deskribapena
Azken urteotan zabaldu den “hiri adimendun” terminoa, hiri digital terminotik eratorria, beste alor batzuetara hedatu da eta, hala, lurralde, turismo leku edo uharte adimendunez hitz egiten da. Zerbitzu publikoen kalitatea hobetu nahiz, kontzeptu hori teknologien erabilera intentsibo gisa ulerturik, hainbat arlotan erabili bada ere, oso gutxitan agertzen da artxiboez ari garelarik. Artxiboak, hala ere, zerbitzu publiko bat dira eta betekizun garrantzitsua dute: ekintzen ebidentzia denboran zehar iraunaraztea horren beharra izango duenarentzat, kontuak eman edo gogora ekartzearren. Ikastaro honek goraka ari diren teknologia batzuk azaltzeari ekiten dio, baita beste lan arlo batzuetan duten erabilera kasuak aurkeztu ere, horiek artxiboen funtzionamenduari begira inspirazio iturri izan baitaitezke. Ikastaroa amaiturik, artxiboek etorkizunean egin beharreko bidearen jakitun izango dira ikasleak, eta hori lortzeko erabili beharreko tresnak ezagutuko dituzte.
HELBURUAK
- Ikasleak “Smart” kontzeptuan barneratzea eta nola aplikatu daitekeen artxiboek ematen duten zerbitzua hobetzeko.
- Artxiboa eraldatzeko, haren funtzio nagusia ahaztu gabe, balio dezaketen beste diziplina batzuetako erabilera kasuak aurkeztea.
- Ikasleei irtenbide praktikoak eskaintzea etorkizuneko artxiboa planifikatzen hasi ahal izan daitezen.
PROGRAMA
- Sarrera: zenbait definizio eta kontzeptu. Zer da prozesuen analisia? Zer da administrazioaren sinplifikazioa?
- Administrazioa sinplifikatzeko eskuliburuak
2.1 Prozesuen azalpena
2.2 Prozesuen berringeniaritza
2.3 Aurrezpenak ezartzea eta horien kuantifikazioa
2.4 Adierazle bidezko ebaluazioa
- Prozesuen analisia artxiboen arloan. Analisi funtzionala eta sekuentziala ISO/TR 26122 arauan. Sailkapen funtzionala
- Prozesuen analisia beste diziplina batzuen ikuspegitik: Six Sigma, Cuadros de Mando Integrales, Deming Metodoa
HARTZAILEAK
Dokumentu kudeatzaileak, informatika ingeniariak, juridikoak, antolaketa teknikariak eta administrazioa sinplifikatzeko lanetan diharduten gainerako profesionalak.
METODOLOGIA
Ikasleak proposatu eta irakasleek onartuko duten artxibo proiektu baten aurkezpenean datza ebaluazioa. Proiektu horretan kurtsoan azalduriko teknologia bat edo batzuk erabiliko dira, jakinaraziko diren jarraibideen arabera. Kurtsoa gainditzeko 10etik 6 puntuko nota lortu beharko da.
Antzeko produktuak
Artxibistika eta dokumentuen kudeaketara sarrera (3. edizioa)
390,00€Datak: 2018/11/19 – 2018/12/28
Iraupena: 30 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
Turismo jasangarria: etorkizuna eraikiz
390,00€Datak: 2019/04/01 – 2019/05/17
Iraupena: 30 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
2016ko 15489 ISO-a, berrikuntza dokumentuen eta artxiboen kudeaketaren normalizazioan
390,00€Datak: 2020/03/02 – 2020/04/24
Iraupena: 30 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.