
Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboan Formakuntza 4.edizioa (2021-2022)
18/09/2018
Aduana-ordezkaria
19/09/2018HIZNET Hizkuntza Plangintza Graduondokoa
1.550,00€
Datak: 2020/11/27 – 2021/07/23
Iraupena: 9 hilabete.
Hizkuntza: Euskara.
Euskararen normalkuntza aspaldian abiatu bazen ere, sarri askotan prozesu horren baitako barne mekanismoez ondo jabetu gabe jokatzen da, soziolinguistikaren inguruko ezagutza sakonaren falta dela medio. Horregatik, euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa da ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa izatea, eta premia horri aurre egiteko antolatu da Hizkuntza Plangintza Unibertsitateko Espezialista.
Bestalde, Internet gauza asko egiteko modua aldatzen ari dela ezin uka daiteke, besteak beste, ikasteko era, munduan zehar zein Euskal Herrian bertan; izan ere, jende askok garbi ikusi du edozein unetan eta edozein tokitatik nonahi egon litezkeen irakasle hoberenekin ikastea ezinezkoa dela orain arteko heziketa eredua jarraituz gero, baina, bai, ordea, internet erabiliz.
Hizkuntza Plangintzak aurrez aurreko irakaskuntzaren eta irakaskuntza birtualaren abantailak uztartuta, diseinu malguari eusten dio. Malgutasun horren haritik, graduondokoak iraupen nahiz edukien aldetik aniztasun handia eskaintzen du, horrekin soziolinguistika gaietako balizko ikasle mota ezberdinei eta beren premiei aurre egiteko asmoz.
Hizkuntza Plangintza graduondokoak Unibertsitate Espezialista izaera du eta Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Titulua da.
HELBURUAK
Euskararen normalkuntza aspaldian abiatu bazen ere, sarri askotan prozesu horren baitako barne-mekanismoez ondo jabetu gabe jokatzen da, soziolinguistikazko ezagutza sakonaren falta dela medio. Horregatik, euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa da ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa izatea, eta premia horri aurre egiteko antolatu da Hizkuntza Plangintza graduondokoa.
Graduondokoaren helburu zehatzak honako hauek dira:
- Soziolinguistikaren oinarrizko ezagutza eskaintzea.
- Hizkuntz egoeraren berri zehatza jaso ahal izateko beharrezkoak diren metodologiez eta teknikez janztea.
- Hizkuntz egoera hobeto ulertzeko eta normalkuntzarako bidean hartu beharreko estrategiak finkatzeko lagungarriak diren oinarri teorikoak eskaintzea.
- Euskararen normalkuntzaren plangintzarako metodologiez eta lanabesez janztea.
- Hizkuntza gutxituei teknologia berrien eskutik datozkien erronkak eta eskaintzen zaizkien aukera berriak ezagutzea.
- Euskararen egoeraren berri zehatza eskaintzea, eta baita Euskal Herriko gizarteak hizkuntzekiko eskaintzen dituen baldintzenak ere.
EGITARAUA
1. Modulua: Soziolinguistikaren funtsa teorikoak (Nahitaezkoa, 9.3 ECTS)
2. Egoera soziolinguistikoaren diagnostikorako hurbilpena (Hautazkoa, 4.5 ECTS)
3. Euskara: corpusa eta statusa (Hautazkoa, 3 ECTS)
4. Plangintza makroak (Nahitaezkoa, 5 ECTS)
5. Esparruz-esparruko plangintza mikroak (Hautazkoa, 4 ECTS)
6. Euskararen egoera hainbat gizarte eremutan (Hautazkoa, 3.2 ECTS)
7. Sakontze egitasmoa (Nahitaezkoa, 6.5 ECTS)
HARTZAILEAK
- Egun euskara teknikari lanetan diharduten edo egunen batean zeregin horietan aritzeko asmoa duten guztiak.
- Urteetako ihardun profesionalaren ondorioz eskarmentua duten profesionalak, egun agertzen diren premia eta erronka berrien aurrean duten gaitasuna eta jakituria eguneratzeko aukera izan dezaten.
- Herri administrazioan, hezkuntza sisteman eta antzeko lan-arlotan, hizkuntza normalkuntza erantzukizun publikoa dutenak, euren eginkizunak aurrera eramateko oinarri sendoagotik abia daitezen.
- Euskalgintzako euskaltzale edo euskararen inguruan dihardutenak.
METODOLOGIA
Graduondokoa egiten duten ikasleek egitarauan eskaintzen diren 35,5 kreditutatik gutxienez 31 ECTS kreditu aukeratu behar dituzte, horietatik 20,8 kreditu derrigorrezkoak dira. Derrigorrezko kredituen artean, Sakontze Egitasmoa dago; ikasturte osoan zehar lantzen joan behar den ikerketa-lana. Webgune honetan argitaratzen diren lan guztiak HABE Liburutegiak katalogatu egingo ditu eta testu osorako lotura eskainiko du. Aurrez aurreko 4 saio ere baditu ikastaroak; Donostiako EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultatean ostiral arratsaldetan emango direnak; 16:30etatik 20:00etara.
Irakasgaiak graduondokoaren webgunean izango dira eskuragarri eta irakasgai batetik bestera iragan ahal izateko, ikasleak irakasgaiari dagokion ebaluazio-testa, ariketa eta balorazioa egin behar ditu. Izkutuko gako baten bidez, webgunean honakoak egin ahal izango ditu:
- Irakasgaiak eskuratu
- Irakasgaietako material osagarriak kontsultatu
- Galderak egin
- Ariketak, testak eta balorazioak egin
- Ikastaroko koordinatzailearekin harreman pertsonalizatua izan
31 kredituak gaindituta Euskal Herriko Unibertsitateak eskaintzen duen Hizkuntza Plangintzan Unibertsitateko Espezialista titulua jasoko du.
Antzeko produktuak
Hizkuntza erabilera sustatzeko talde dinamikak
DOAKOA-AGORTUA
Datak: 2019/11/22
Iraupena: 10 ordu.
Hizkuntza: Euskaraz.
Modalitatea: Online.
130,00€0,00€Proiektuen kudeaketa praktikoa
260,00€Datak: 2022/05/23 – 2022/06/20
Iraupena: 20 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
Formación Avanzada para la capacitación en Representante Aduanero y Comercio Internacional
1.400,00€Fechas: 22/11/2021 – 18/06/2022
Duración: 600 horas.
Idioma: Castellano.
Modalidad: Online.