
Employee Experience eta Storytelling. Nola maitemindu zure langileak saiakeran hil gabe
18/09/2019
Kartzela sistema eta zigor sistema frankismo garaian: emakume presoen errepresioa hizpide online ikastaroa
15/10/2019IDAZLE ESKOLA Graduondokoa
1.300,00€
Datak: 2021/10/16 – 2022/04/23
Iraupena: 7 hilabete.
Hizkuntza: Euskera.
Modalitatea: Online.
UNED-Bergara Bergarako IDAZLE ESKOLAk 19 urtez garatu du bere idazketa metodologia eta pedagogia. Eta bere arrastoa uzten ari da euskal literaturan, testugintzan eta kulturgintzan. Ikastaroaren 19. edizioa izango da aurtengoa. IDAZLE ESKOLAk edozein lanetan euskaraz idazteko gaitasuna bermatzen du, sormenaren erabileraz idazketa genero ezberdinak berritzen erakutsiz. Horretarako, aspaldiko urteetan idazketa sortzailea lantzen du, ahozko zein idatzizko generoetan trebatuz.
HELBURUAK
LEHENENGO IKASTURTEA
• Narrazioaren, argudiaketaren eta baliabide erretorikoen gakoak jasotzea.
• 10.000 karaktere bitarteko lanetan trebatzea.
• Asteroko lanen bidez, idazketaren metodologia finkatzea.
• Idazketa-zuzenketa prozesuaz hausnartzea.
• Ikasleak bere generoa eta lan luzeago baten bidean jartzea.
• Idazle baten formakuntza gertutik ezagutzea.
BIGARREN IKASTURTEA
• Aukeratutako generoan liburu bat idazteko dimentsioaz jabetzea.
• Liburu bat idazteko tutoretza pertsonalizatua eskaintzea.
• Euskal literaturaren berri zabaltzea.
• Idazle baten formakuntzan, IDAZLEAK IRAKURLE programaren bidez, irakurketa eta kultur bideetan arakatzea.
• Literatur-generoen oinarriak ezagutzea.
• Besteei idazten erakusteko gaitasunak garatzea.
HARTZAILEAK
• Formakuntza honen amaieran lizentziatu edo graduatu izango den literaturzalea.
• Lanbidez idazketan edota testuen zuzenketan diharduten profesionalak (euskaltegietako irakasle, irakasle, editore, maisu-maistra, itzultzaile, kazetari…).
• Irakurtzeko zaletasuna eta irakurritakoa interpretatzeko zaletasuna duen edozein graduatu edo lizentziatu idazteko eta irakurtzeko zaletasuna dakarrena.
METODOLOGIA
Ikasketak praktikoak. Hasiera hasieratik ikaslearen gaitasunetik abiarazi eta jomugan duen generoekin jartzen da harremanetan ikaslea, hainbat ariketaren bidez.
o Ikasleen lanak taldean zuzentzen dira eskoletan
o Ikasleek tutore pertsonala du lehen ikasturtean eta bigarren ikasturtean berak hautatzen du.
o Argitaratzeko ere idazten da (7ka udan, EGANen, www.idazten.com orrian,…).
• Idazketa sortzailea. Idazteko erabili daitezkeen estrategia sortzaileak funtsatzen oinarritzen da ikasketa-prozesua.
• Irakurlearen ikuspegia lantzen duen formakuntza. Genero bakoitza bereizten dituen ezaugarriak eta euskaraz erabili beharreko hizkera-maila anitzak kontutan hartuz.
Antzeko produktuak
Postgrado en Planificación Lingüística – HIZNET
1.550,00€Fechas: 27/11/2020 – 23/07/2021
Duración: 9 meses.
Idioma: Euskera.
Educación afectivo-sexual en diversidad funcional
260,00€Fecha: 25/10/2021 – 19/11/2021
Duración: 20 horas
Idioma: Castellano
Modalidad: Online
Formación en Gobernanza Abierta y Colaborativa 5.ª edición (2022-2023)
400,00€Fechas: 28/11/2022 – 16/05/2023
Duración: 120 horas.
Idioma: Castellano.
Modalidad: Online.