
2016ko 15489 ISO-a, berrikuntza dokumentuen eta artxiboen kudeaketaren normalizazioan
06/09/2018
Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboan Formakuntza 5. edizioa (2022-2023)
18/09/2018Jabetza Intelektuala, Lizentzia askeak eta Eskubideen Kudeaketa
390,00€
Datak: 2018/02/05 – 2018/03/11
Iraupena: 30 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
Agortuta
Garai berriotan arlo digitalak lanerako bide berriak ireki ditzake kulturaren eremuan. Egoera horretan ezinbestekoa da ezagutzea jabetza intelektualak zer suposatzen duen eta sortzaile-ekoizle batek zein lizentzia hauta ditzakeen bere obra kudeatzeko.
ZER ABANTAILA DITU IKASTAROAK?
• Internet bidez emango da ikastaroa, ondoen datorkizun ordutegian egin dezakezu.
• Ikastaro praktikoa da eta esperientzian oinarritutakoa; oso baliagarria kultura arloko profesionalentzat.
• Formatu txikiko ikastaroa da, gai zehatzetan ezagutzak eskura ditzazun denbora tarte labur batean.
HARTZAILEAK
Artistak, sortzaileak eta kultur eragileak.
HELBURUAK
Kultur eragileei eta sormen komunitateari proiektuak eraginkorki kudeatzeko jabetza intelektuari dagokion informazioa eta horren inguruko tresnak ematea.
EGITARAUA
1. Jabetza Intelektuala
Sarrera
Jabetza intelektualari dagozkion eskubideak
Ustiapen-eskubideen iraupena. Jabari publikoa
Lanaren babesa. Erregistroak
Egile-eskubidearen mugak
2. Lizentzia askeak
Copyleft. Kultura Librea
Gizarte-mugimenduak eta filosofia
Creative Commons eta beste zenbait lizentzia
Abantailak eta desabantailak. Balizko gatazkak
3. Eskubideen kudeaketa
Kudeaketa kolektiboko erakundeak
Errepaso historikoa eta uneko egoera
Kudeaketa-ereduekin lotuta dauden gatazkak eta erronka berriak
METODOLOGIA
Ikastaroa Internet bidez emango da, hasieran banatuko diren gogoeta, eztabaida eta partaidetzarako baliagarriak diren materialetan oinarrituz. Ikasleen arteko eztabaida eta partaidetza bultzatzeko tresna desberdinak gaituko dira. Ikastaroa gainditu ahal izateko gutxienezko partaidetza-irizpide zenbait bete bete beharko dira.
Deskontuak
Kontsultatu ezazu zein deskontu eduki ditzakezun eta gurekin harremanetan jarri zaitez deskontu kodeak lortzeko: kultura@asmoz.org
*Deskontuak ez dira bateragarriak.
Irakasleria
Ainara Legardon
Kultur autokudeaketaren eragile bizia, 20 urte baino gehiago daramatza musikagintzan. Ezagutzaren kudeaketan eta sormenaren garapenean tituluduna Salamancako Unibertsitatean eta Jabetza Intelektualean tituluduna Goi Mailiako Arte-Art & Culture Business School Institutuan. SGAE: El monopolio en decadencia (2017) liburuaren egilekidea.
Antzeko produktuak
QGIS Software-aren hastapenak: Informazio Espaziala kudeatzeko eta analizatzeko tresna
390,00€Datak: 2019/03/25 – 2019/05/12
Iraupena: 30 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
ARTFORMERS
0,00€Fechas: 20/12/2019
Duración: 10:00-18:30
Idioma: Euskera y castellano.
Modalidad: Presencial. Museo San Telmo
Más información: https://artformers.asmoz.eus
Planificación y desarrollo de actividades culturales en bibliotecas
390,00€Fechas: 20/05/2019 – 28/06/2019
Duración: 30 horas.
Idioma: Castellano.
Modalidad: Online.