0,00€
AGORTUTA
Datak: : 2020/11/16-2020/12/21
Iraupena: 20 ordu.
Hizkuntza: Gaztelera.
Modalitatea: Online.
Agortuta
LABURPENA
Gaur egungo gizartean, Oroimen Historikoaren lanketak eta irakurketak ertz ugari dituen erronka bat da, horregatik, askotan beharrezkoa dugu begirada testuinguru jakin batean zehaztea, gertaeren nondik norakoak hobeto ezagutu eta gaiaren inguruko sentsibilizazioa bultzatzeko. Horretarako, oraingo honetan frankismo garaiko kartzela eta epaitegietan emakumeen errealitatearen inguruko ezaguera landu nahi da, izan ere, historiaren kontakizunak askotan emakumeen rolak eta bizipenak ezkutuan uzten ditu. Hutsune honi erantzuteko asmoz, frankismo garaian eta lehenengo gerraostean espetxeratutako emakumeek pairatutako jazarpenaren inguruan lanketa bat egingo da indarrean egon zen kartzela sistema eta sistema penalaren inguruan sakonduz eta bereziki Saturrarango kartelean izandako gertaerak hizpide izanik.
HELBURUAK
EGITARAUA
1 GAIA: Atxiloketa-zentroak eta preso-kopurua.
2 GAIA: Amatasuna espetxean.
3 GAIA: Espetxea eta zigorra.
4 GAIA: “Mentalki ahulak”.
5 GAIA: Saturrarango espetxea adibide gisa.
METODOLOGIA
Praktikan oinarrituriko metodologia du ikastaroak (20 irakas ordu online). Ikasleen parte-hartzeari garrantzia eman nahi zaio, horregatik, metodologia aktiboen aldeko hautua egingo da edizio honetan. Horien bidez, ikasleak erdigunean jarri nahi dira, ikaskuntza prozesuaren protagonista bilakatuz. Hau guztia gauzatzeko, ikasle-irakasle eta ikasle-ikasle arteko komunikazioa ahalbideratuko da ikastaroan zehar, elkarrengandik ikasteko giroa sortuz modu honetan. Ikastaroa 5 aste desberdinetan banatuko da, eta bakoitzean gai desberdin bat landuko da. Edukiak idatzizko materialen bitartez landuko dira. Gai desberdin bakoitzeko bi lan-mota burutu beharko dute partaideek: Batetik, lanketa praktikoa eta, bestetik, lanketa teorikoa. Ikasleak ezkutuko gako baten bidez ikastaroko web orrirako sarbidea izango du, non honakoak egin ahal izango dituen:
HARTZAILEAK
Hartzaileei dagokienez, Zuzenbide, Soziologia, Lan Harreman, Hezkuntza, Gizarte Zientzia, Zientzia Politiko, Kriminologia edo Nazioarteko Harremanak bezalako disziplinetako profesionalei zuzendua dago. Oro har, interesa eduki dezakeen edozein herritarri. Azken finean, Memoria Historikoak gizarte osoa, bereizketarik gabe, bere gain hartzen duenez, ikastaroa Memoria Historikoari buruzko ezaguerak sakondu nahi duen edonorrentzat eskuragarri egongo da. Egitaraua Internet bidez ematen den heinean interesatutako pertsona guztiek, bai emakumeek bai gizonek, sarbide bera izango dute. Bereziki emakumeen ikuspegia eta bizipenak lantzen dituen egitasmoa izanik, genero berdintasunaren sustapena bereganatzen duten ekimenetan gertatzen den bezala, emakumeen parte hartzea handiago izango dela aurreikusteen da.
ZIURTAGIRIA
Formakuntza egitaraua gainditzen duen ikasleak 20 ordutako aprobetxamendu-egiaztagiria eskuratuko du.
Zuzenbidean Doktorea. UPV/EHU-ko irakasle titularra Ikerketa lerroak: Kartzela Zuzenbidea eta Memoria Historikoa, Adierazpen Askatasuna, Pertsona Juridikoen Erantzukizun Penala
Zuzenbidean Doktorea Kriminologiaren Euskal Institutuan ikerlaria
Fechas: 23-03-2020 / 08-05-2020
Duración: 50 horas.
Idioma: Castellano.
Modalidad: Semi-presencial.
Clases presenciales: 23 y 30 de marzo / 6, 20 y 27 de abril / 4 de mayo
Lugar: Casa de cultura de Egia de 16:00 a 18:00 y de 18:00 a 20:00
Modificaciones realizadas a causa del COVID19: impartición íntegramente online y nuevas fechas del 18/05/2020 al 29/06/2020
Doakoa izena ematearekin
Datak: 2019/03/14
Iraupena: 16:30-18:00
Hizkuntza: Gaztelania eta euskara
Tokia: San Telmo Museoa Donostia
Fechas: 16/11/2020 – 12/11/2021
Duración: 1 año.
Idioma: Castellano.
Modalidad: Online
*Oportunidad de pago fraccionado