
ARTFORMERS
03/12/2019
Lana bilatzeko gaikuntza
07/01/2020Klima aldaketaren aurka, gazteen oihua!
0,00€
Datak: 2020/03/26
Iraupena: 16:30-19:00
Hizkuntza: Euskara eta gaztelania
Modalitatea: Online
Agortuta
JARDUNALDI IREKIA
LABURPENA
Donostia eta Gipuzkoako gizartean orohar, eta gazteen artean batez ere, mundu mailan gauzatzen ari den klima aldaketari aurrera egiteko ikasle mugimenduaren difusioa eta ezagutza handitzea da.
Batetik, klima aldaketa fenomenoaren garrantzia azpimarratu nahi dugu; fenomeno honen arrazoiak, ondorioak eta eragozteko proposamenak gazteen artean zabaldu daitezen. Eta bestetik, ikasle mugimenduaren gakoak parte hartzaile guztion artean zehaztu nahi ditugu. Horrela, ikasle eta gazteen parte hartze sozial eta politikoa bultzatu eta bide batez, gizartean eragile aktibo bezala bere burua ikusi dezaten sustatuko dugu.
Horretarako, klima aldaketari aurre egiteko arlo desberdinetan lanean diharduten hizlariak gonbidatuko dira jardunaldira: Arlo akademikotik, tokiko erakunde publiko batetik eta ikasle mugimendutik. Gerturatzen direnak ikuspuntu desberdinak ezagutuko dituzte.
Bestalde, gerturatzen direnen parte hartzea kahoot doako internet bidezko aplikazioaz baliatuz sustatuko da, horrela gaiaren inguruko ezagutza ebaluatuz eta haien proposamenak kontuan hartuz
HELBURUAK
- Klima aldaketari aurre egiteko ikasle eta gazte mugimendua Donostia eta Gipuzkoako ikasleen zein herritarren artean zabaldu.
- Klima aldaketaren garrantzia azpimarratu: arrazoiak, ondorioak eta hauek eragozteko edo gutxitzeko proposamenen ezagutza gazteen eta herritarren artean zabaldu, gaiaren inguruko interesa eta sentsibilizazioa areagotzeko asmotan.
- Ikasle eta gazteen parte hartze sozial eta politikoa bultzatu. Horrela, beraien burua gizarteko eragile aktibo bezala ikusiko dute.
EGITARAUA
Online jardunalia MOODLE PLATAFORMA honen bitartez eramango da aurrera. Eztabaida foru bat irekiko da 16:30tatik 19:00tara parte hartzaile eta txostengile guztiek parte har dezaten.
TXOSTENGILEAK
- Xabier Ezeizabarrena: «Garapen jasangarria Europako integrazioaren helburu gisa: ingurumen-politikari eta ekintza klimatikoari buruzko oharra»
- Manu González:«Larrialdi klimatikoaren deklarazioa»
- Adriana Uribesalgo: «Larrialdi klimatikoa eta aktibismoa»
HARTZAILEAK
Donostia eta Gipuzkoa mailan klima aldaketarekin kontzientzia duten gazteak eta klima aldaketari aurre egiteko alternatibak ezagutu nahi dituen pertsona oro.
LAGUNTZAILEA
Antzeko produktuak
Euskararen erabilera ez-sexista
260,00€Datak: 2020/10/26 – 2020/11/27
Iraupena: 20 ordu.
Hizkuntza: Euskara.
Storytelling sanitario
195,00€Fechas: 10/05/2021 – 04/06/2021
Duración: 15 horas.
Idioma: Castellano.
Modalidad: Online.
Ciudadanía crítica, activismo y fronteras
Fechas: 22/11/2021 – 28/01/2022
Duración: 32 horas.
Idioma: Castellano.
Modalidad: Online.
390,00€0,00€