
Aduana-ordezkaria
19/09/2018
Pertsona itsu eta ikusmen murriztukoentzat irisgarritasuna sare sozialetan eta dokumentu digital eta paperezkoetan
20/09/2018Liburutegi Laguntzailea online ikastaroa
995,00€
Datak: 2022/11/21 – 2023/06/12
Iraupena: 120 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak, Bibliotekonomia arloan dagoen eskaintza urriaz jabetuta, eta komunitatearen zerbitzura jarduteko bere politikari jarraituz, XX. LIBURUTEGI LAGUNTZAILE IKASTAROA aurkezten du, gaur egun, 2003az geroztik bezala, formakuntza zorrotza ematea helburu duena.
Ikastaroa online ematen da; honela, materia honetan interesa duen edonork, beti ere internetera sarbidea izanda, ikastaroa egin dezake, aurrez aurreko nahitaezko klaseetara etorri beharra izan gabe.
HELBURUAK
Informazioa bilatzeko, aukeratzeko, katalogatzeko, sailkatzeko eta antolatzeko profesional espezialistak trebatzea da helburu orokorra.
HARTZAILEAK
Praktika katalografikoan eta bibliotekonomia ezagupenetan sakontzen interesa duen oro, edo informazioaren kudeaketarako enpresa baten lan egin nahi duena. Ikastaroa, katalogazioa, antolamendua eta Liburutegi baten bildumak eskatzen duen metodologia eta kontzeptuen inguruan birziklapen profesionala behar dutenei zuzentzen da ere.
METODOLOGIA
Parte hartzaileek, on line bidez soilik lor daitezkeen baliabideen bidez, ezagupenak jaso eta esperientziak biziko dituzte: multimedia materiala, liburuak, ariketak etab. Era berean, proposatzen diren ariketa eta eztabaidetan parte hartzea dinamizatzen eta monitorizatzen da.
Ikasleak, pasahitz bidez, ikastaroaren webgunera sarrera du, non, hurrengoa egin dezaken:
- Ikastaroaren teoria azaltzen duen materialetara sartu (apunteak, aurkezpenak etab.).
- Material osagarria kontsultatu (estekak, bibliografia, albisteak, etab.).
- Irakasleari, zalantzak, era pribatuan ala publikoan zuzendu.
- Programako parte-hartzaileek proposatzen dituzten eztabaidetan parte hartu.
- Bibliotekonomian sakontzeko interesa duten arlo ezberdinetako profesionalek osatzen duten lan-komunitate sendo bat sortu, benetako sare-soziala lortuz.
Online atala osatzeko, irakasleak eta ikasleek topaketa digitalak egingo dituzte bideokonferentzia bidez, online tutoretza gisa (gomendagarriak izango lirateke, baina ez derrigorrezkoak), ostegunetan 16:30etatik 18:00etara. Saio hauetara etortzea gomendatzen bada ere, ez da nahitaezkoa. Egunak hurrengoak izango dira:
2023ko urtarrilak 26.
2023ko otsailak 23.
2023ko martxoak 23.
2023ko apirilak 27.
2023ko maiatzak 18.
Ebaluazioa: Ebaluazioa etengabekoa da, beraz, modulo bakoitzeko ariketa praktikoak ebatzi eta ikastaroan proposatzen diren mintegi eta eztabaidarako foroetan parte hartzea eskatzen da.
Antzeko produktuak
Administrazio elektronikoan eta Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalean sarrera
260,00€Datak: 2019/05/13 – 2019/06/07
Iraupena: 20 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
Artxibo-dokumentu elektronikoen kudeaketarako oinarriak
390,00€Datak: 2023/04/24 – 2023/06/16
Iraupena: 40 ordu
Batez besteko lan-karga: 5 ordu astean
Hizkuntza: Gaztelania
Modalitatea: Online
Ekintza kulturalen plangintza eta garapena liburutegietan
390,00€Datak: 2019/05/20 – 2019/06/28
Iraupena: 30 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.