
Arte eta generoa: iraganera eta orainera begirada
06/08/2018
Erakusketa-komisariotza
07/08/2018Ekintza kulturalen plangintza eta garapena liburutegietan
390,00€
Datak: 2019/05/20 – 2019/06/28
Iraupena: 30 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
Liburutegiko kudeaketak, erabiltzailearen sarbiderako zerbitzuak eskaini eta dokumentuzko ondarearen interesak gordetzeaz gain, kultura hedatzeko zeharkako beste zenbait jardueren kudeaketa eta plangintza inplikatzen du. Liburuzainak, kultur arloko kudeatzaile modura, instituzioko espazio publikoak giro parte-hartzaile gehiagoko eremu bilakarazi behar ditu eta bitartekari modura jardun behar du herritarrek kultura, hezkuntza, informazio eta ondarera iristeko eta horiekin gozatzeko eskubidea erabili eta balia dezaten. Horretarako, ezinbestekoa da liburutegietan kulturaren kudeaketaren plangintzan lagungarri izango diren tresna eta estrategia espezifikoak garatzea ondare bibliografikoa eta dokumentuzkoa balioan jarri eta gizartean kultura eta hezkuntzarako irisgarritasuna ahalbidetzeko.
HELBURUAK
Ikastaro honen helburu nagusia profesionalei liburutegietan kulturaren kudeaketa eraginkortasunez planifikatzeko beharrezkoak diren tresna eta estrategiak ematea da.
EGITARAUA
1. Kulturaren kudeaketa liburutegietan. Ondare dokumentuzko eta bibliografikoa balioan jartzea heziketa eta hedapenari so.
2. Liburuzaina kultur arloko kudeatzaile gisa. Estrategia eta jardun kulturalak liburutegien barnean.
3. Programazio kulturala. Ideiatik ekintzara.
4. Kontserbazioa eta herritarren irisgarritasuna baliokide egitea. Ondare dokumentuzko eta bibliografikoa modu seguruan hedatu eta erakusteko jardun onak eta tresnak.
HARTZAILEAK
Liburutegietako edota liburutegi-ekonomiarekin eta dokumentazioarekin lotutako kulturaren kudeaketako profesional eta ikasleak.
METODOLOGIA
Ikastaroko gai bakoitza izaera teorikoa duen idatzizko erakusketa baten bidez garatzen da, ikus-entzunezko baliabide didaktikoekin lagunduta. Azken horrek, aldi berean, liburutegietan kultura kudeatzeak eta jarduera eta emankizun publikoak planifikatzeak dakartzan lanketen alderdi praktikoak izango ditu ardatz. Gainera hainbat tresna gaituko dira ikasleen eztabaida eta partaidetzarako foru eta txaten bidez. Gai bakoitza amaitu ondotik, galdetegi labur bat egingo da ikasleek ikastaroan zehar eskuratutako ulermena eta ezagutzak balioesteko. Azken ebaluaziorako, irakasleak edukiekin lotutako kasu praktiko bat planteatuko du.
Deskontuak
Kontsultatu ezazu zein deskontu eduki ditzakezun eta gurekin harremanetan jarri zaitez deskontu kodeak lortzeko: archivos@asmoz.org
*Deskontuak ez dira bateragarriak.
Irakasleria
Alba Guerrero
Argazki ondarearen kontserbatzailea. Obra grafiko eta argazkien kontserbazioan lan egin du herrialde eta erakunde ezberdinetan, nazioarteko formakuntza eta praktika programei esker. Egun, doktoregai da Universidad de Murciako Historia, Geografia eta Artearen Historia programan.
Antzeko produktuak
Auxiliar de Biblioteca
995,00€Fechas: 21/11/2022 – 12/06/2023
Duración: 120 horas.
Idioma: Castellano.
Modalidad: Online.
Turismo jasangarria: etorkizuna eraikiz
390,00€Datak: 2019/04/01 – 2019/05/17
Iraupena: 30 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
Administrazio elektronikoan eta Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalean sarrera
260,00€Datak: 2019/05/13 – 2019/06/07
Iraupena: 20 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.