
Euskal genealogiaren oinarrizko ikastaroa
29/09/2020
Storytelling sanitarioa
18/02/2021MINTZALAGUN taldeak dinamizatzeko tresnak
0,00€
Datak: 2022/11/29 – 2022/12/20
Iraupena: 10 ordu.
Hizkuntza: Euskara.
Modalitatea: Online.
Agortuta
Kategoriak: Cursos gratuitos, Doako ikastaroak, Euskara, Gizarte zientziak, Social
MINTZALAGUN taldeak dinamizatzeko tresnak: Internet bidezko 10 orduko ikastaro parte-hartzailea
EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA-ren ekintza esparruan barneratutako bidelagunei zuzenduriko 10 ordutako online ikastaroa da, internet bidezko Moodle plataforma bitartez gauzatuko dena. Euskararen erabilera sustatzeko helburu orokorrari helduz, bidelagunei zuzendutako ikastaroa da, talde dinamikak eraginkorrak izateko baliabideak eskaintzen dituena, mintzapraktika saio eta elkarrizketak emankorrak izan daitezen hainbat gako eskainiz.
- Hizkuntzaren hobekuntza, aberastea eta bere erabileraren normalizazioa bultzatzea.
- Euskara praktikatzeko partaideei tokian tokiko ereduak eskaini.
- Talde jarduerak eta dinaminak eraginkorrak egin, parte-hartze teknika ezberdinak ezagutuz.
- Bidelagun rolean topatzen diren zailtasun eta erronka nagusiei heltzeko estrategia zehatzak bideratu.
1. EGOERA: ZER EGIN BIDELARI GUZTIEK PARTE HARTZEKO?
2. EGOERA: ZER EGIN BIDELARIEK EGITEN DITUZTEN AKATSEKIN? EUSKALKIAK, HIZKUNTZA FORMALA...BAI? EZ? NOLA?
3. EGOERA: ZER EGIN MINTZALAGUN TALDETIK HARAGO? EUSKARAREKIKO JARRERA POSITIBOA SUSTATZEKO ZER EGIN DAITEKE?
Hainbat alderdi ebaluatzen dira modu jarraituan: ezagutzak, trebetasunak/konpetentziak, eta ikaslearen jarrera. Honako aldagai hauek hartuko dira kontuan:
- Hasierako eta amaierako ariketaren balioespena: “Aurretiko konpetentzien auto-diagnosia” eta azken konpetentzien auto-diagnosia.
- Irakasleari galderak egin.
- Ikastaroan zehar izandako partaidetza eta proposatutako jardueren prestaketa eta burutzea.
- Ezagutzak eta esperientziak partekatzeko, zalantzak ebazteko edota hobekuntzarako ideiak emateko eztabaida-foroetan izandako partaidetza.
Bidelagunak
Formakuntza egitaraua gainditzen duen ikasleak 10 ordutako aprobetxamendu-egiaztagiria eskuratuko du.
Baliteke hau ere gustuko izatea…
Euskal genealogiaren oinarrizko ikastaroa
195,00€Datak: 2023/03/20 – 2023/04/18
Iraupena: 20 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania edo Euskara.
Modalitatea: Online.
Antzeko produktuak
Museos inclusivos
0,00€Duración: El tiempo estimado para realizar el módulo es de 2 horas
Idioma: Castellano.
Modalidad: Online