
Sormen-teknikak: visual thinking
06/08/2018
Arte eta generoa: iraganera eta orainera begirada
06/08/2018Ondarea eta turismo kulturala: abagune bat
390,00€
Datak: 2018/10/15 – 23/11/2018
Iraupena: 30 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
2018, Kultur Ondarearen Europako Urtea.
Kultur ondarea, garapen turistikorako tresna bat. Turismoa ez da soilik hondartzak, mendiak eta ibaiak; eraikinak, eraikuntzak eta Ondare Kultural eta Historiko-Artistikoa ere turismoa da. Kultur ondarea balio unibertsala da, eta hura zaindu eta etorkizuneko belaunaldiei helarazteko betebeharra dugu, oinordetzan hartzeko gure eskubidea da eta hura mantentzera derrigortuta gaude, gure herrialdeari eta munduari begira. Gizartearekin batera garatzen den eta gure lurraldearen etorkizunaren eraikuntzan zeregin garrantzitsua duen Ondare Kultura bat.
Berrikuntza izango da gure Kultur Ondarea birpentsatzeko gakoetako bat. Berrikuntza eta iraunkortasuna kultur ondarea garapen turistikorako tresna bat izan dadin. Kultura Ondarearen eginkizuna garapen ekonomikoaren bideratzaile eta bultzatzaile modura, gizarteratzea, ingurumen-iraunkortasuna eta bakea bultzatuz. Azkenean, aldaketa sozioekonomikorako apustu bat da, gure iraganaren kudeaketatik abiatuz.
HELBURUAK
- Komunitatearen eta bisitariaren arteko dialektikari buruz gogoeta egitea, ondare espazioaren baterako alderdi gisa.
- Ondarearen, materiala nahiz ez-materiala, eginkizunaren ezagutza indartzea, gizarte garaikidean.
- Munduko aktibo turistikoetako osagai nagusietakoa diren Munduko Ondare Guneen garrantzia aztertzea.
- Sektore turistikoaren ibilera behatzeko ezinbesteko espazioak aztertzea.
- Gure landa-mundua garatzeko funtsezkoa den sektore batean esku hartzeko estrategia berriak diseinatzea
- Kultura ondarea eta generoa identifikatu, hautatu eta irudikatzeko prozesuen arteko barne-harremanak aztertzea.
- Ondarearen interpretazioa indartzea genero-ikuspegia barneratuz hala emakumeen ahalduntzerako tresna berriaren dimentsio berri modura nola aisialdi baliotsu eta humanistan oinarritutako baliabide turistikoen optikatik so.
- Teknologia berriak Kultur Ondarearen ulermen eta gozamena hobetzeari begira egindako ekarpena jorratzea.
- Komunikazio sortzaile bat garatzea, Kultur Turismoaren sustapenerako gakoa.
- Kultur Ondarearen Europako Urtean komunikazioaren kudeaketak ezagutza historiko, arkeologiko eta ondarezkoa dibulgatzerakoan duen garrantzian sakontzea.
Kultura Ondarearen hedapena eta herritarren partaidetza aztertzea. - Berrikuntza eta teknologia ere gure Kultura Ondarearen parte direla ulertzea.
EGITARAUA
1. Ondare Kulturak, hiria eta turismo iraunkorra eta landa-eremua: ikuspegi barnerakoiak.
2. Ondare Materialaren balioa: eraikinak, monumentuak, arte-objektuak, hiri edo aztarnategi arkeologikoak
3. Arkeologia, Ondarea, Kultura, Turismoa:
Arkeologia baliabide kultural modura eta kultur ondarearen balioarekin lotutako tokiko garapena
Kultur ondare industriala
Paisaia Kulturalak
Museoak, kultura ondareak eta tokiko garapenak
Turismoa eta Iraunkortasuna Gizateriaren Ondare Hirietan
Ur azpiko kultur ondarea
4. Kultur Ondare ez-materiala, ukiezina: Historiaren ikurra
5. Generoa eta Kultura Ondarea: Ondare, genero eta turismoaren arteko sinergia
6. Ondare Kulturalaren Teknologia Berriak:
Baliabideak, esperientziak, errealitate birtuala, hedapena eta interpretazioa.
Kultur Ondarearen Komunikazioa
7. Egungo joerak: erronkak eta abaguneak
HARTZAILEAK
Kultur ondarearen kudeaketa eta komunikazioaren esparruko profesional eta ikasleak, esate baterako, erakundeetako kudeatzaileak, proiektuetako teknikariak, museoetako teknikariak, arkitekto zaharberritzaileak edo ondareen kontserbatzaile-zaharberritzaileak Halaber, kulturaren kudeaketan eta kultur instituzioetan esperientzia profesionala duten pertsonei bideratuta dago.
METODOLOGIA
Metodologia praktiko eta parte-hartzailea erabiliko da. Metodologiaren oinarri izango da kasu arrakastatsu eta huts egindakoen azterketa, bi kasuetatik ikaste aldera. Modu didaktikoan eratutako edukiak erabiliko dira.
30 orduko iraupena izango du ikastaroak 6 astean zehar. (Dedikazioa astean 5 ordu). Guztira 7 modulu landuta, ikasturtea aurkezpen batean, ikus-entzunezko baliabide ugaritan, dokumentazio osagarrian eta galdetegi laburretan egituratzen da. Modu bakoitzean, aldi berean, ikerketa-material osagarria lantzen da: Dokumentuak, bideoak, indartzeko dokumentazio eta materiala, ikasleak berrikusi beharreko esteka interesgarriak eta, azkenik, kultura ondarearen turismoa garatzearen adibide izango den lan bat, derrigorrez betetzekoa, bakarka ala taldean.
Antzeko produktuak
ARTFORMERS
0,00€Datak: 2019/12/20
Iraupena: 10:00-18:30
Hizkuntza: Euskara eta gaztelania
Modalitatea: Aurrez aurrekoa. San Telmo Museoan
Informazio gehiago: https://artformers.asmoz.eus
Educación afectivo-sexual en diversidad funcional
260,00€Fecha: 25/10/2021 – 19/11/2021
Duración: 20 horas
Idioma: Castellano
Modalidad: Online
Arte y género: una mirada al pasado y el presente
390,00€Fechas: 14/01/2019 – 22/02/2019
Duración: 30 horas.
Idioma: Castellano.
Modalidad: Online.