
Zientzia eta teknologia Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean
30/10/2018
Museologia berria. Erakusketen antolakuntza eta diseinua
20/12/2018QGIS Software-aren hastapenak: Informazio Espaziala kudeatzeko eta analizatzeko tresna
390,00€
Datak: 2019/03/25 – 2019/05/12
Iraupena: 30 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
Geografia Informazioko Sistemak (GIS) zeharkako eta balio anitzeko teknologiak dira eta oso erabilgarriak izan daitezke lurraldearekin erlazionatutako datuekin lan egiten duten profesional guztientzako, ikuspuntu fisiko batetik egiten dutenentzako (geografian, geologian, topografian eta Lurraren Zientzietan orokorroean), hiriaren ikuspuntutik (arkitektu eta hirigintzan) eta baita ere modu batera edo bestera datu espazialekin lan egin behar duten zientzia guztientzako (biologia, ekonomia, soziologia, arkeologia, etab.). Ikastaroa, beraz, datu espazialekin lan egiten ikasi nahi dutenentzako teknologia mota honetara lehen hurbilketa bat da.
HELBURUAK
Ikastaro honen helburua Geografia Informazioko Sistemak ezagutaraztea da eta QGIS programaren oinarrizko erabilera ikastea.
EGITARAUA
1. Geografia Informazioko Sistemen oinarriak
2. QGIS programara lehen hurbilketa
3. Datu bektorialekin eta taulekin lan egitea
4. Datu rasterrekin lan egitea.
HARTZAILEAK
Ikastaroa datu espazialak kudeatzen eta analisatzen ikasteko interesa duten eta GIS-ak jarduera desberdinetan aplikatzeko interesa duten profesional guztiei irekita dago.
METODOLOGIA
Ikastaroa online izango da. Ikasleek materialak, praktikak eta zalantzak galdetzeko irakaslegoa eskuragarri izango ditu.
Ikastaroak 30 orduko iraupena izango du.
Irakaslegoak beharrezkoak diren materialak (apunteak, estekak, bideoak, etab.) gai bakoitzaren hasieran emango ditu. Gai bakoitzaren bukaeran praktika bat egin beharko da.
Eztabaida-guneetan parte hartzea ere baloratuko da.
Deskontuak
Kontsultatu ezazu zein deskontu eduki ditzakezun eta gurekin harremanetan jarri zaitez deskontu kodeak lortzeko: sig@asmoz.org
*Deskontuak ez dira bateragarriak.
Irakasleria
Irantzu Alvarez
Doktorea eta UPV/EHU-ko Irakaslea, Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuen Sailean. Topografian ingeniarari teknikoa eta geografian lizentziatua da.
Antzeko produktuak
Jabetza Intelektuala, Lizentzia askeak eta Eskubideen Kudeaketa
390,00€Datak: 2018/02/05 – 2018/03/11
Iraupena: 30 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
Storytelling sanitarioa
195,00€Datak: 2021/05/10 – 2021/06/04
Iraupena: 15 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
Ondarea eta turismo kulturala: abagune bat
390,00€Datak: 2018/10/15 – 23/11/2018
Iraupena: 30 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.