
Kultur Ondarearen digitalizazioa
01/02/2018
Ondarea eta turismo kulturala: abagune bat
06/08/2018Sormen-teknikak: visual thinking
390,00€
Datak: 2018/11/12 – 2018/12/21
Iraupena: 30 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Zuzen pentsatzea zuzen jokatzeko tresna izango da.
Martín Schaffernicht
Pertsona batek visual thinking izeneko konpetentzia garatzen duenean, gai da: errealitateari dagozkion funtsezko elementuak ikusizko tresna, bitarteko eta patroi orokorrekin aurre egin eta ulertzeko. Konpetentzia hori erabiltzea baliagarria da egoera edo arazo bat ulertzeko (ulertzeko edota ikasteko gai bat osatzen duten atalen ikuspegi orokorra), beste pertsona batzuei informazioa edo datuak komunikatzeko (eskola, prestakuntza, aurkezpena, barne-komunikazioa, kanpo-komunikazioa, etab.) eta baita gauza berriak sortu edo ekoizteko (helburuak zehaztu, laburpenak edo sintesiak egin, proiektuak eratu, planifikatu, berrikuntzan murgildu, harremanak bilatu, networking izenekoa ahalbidetu, etab.)
Teknika bakoitzaren araberakoak izango dira tresna erabakigarriak. Haatik, hitzak, irudiak eta konektoreak ezinbesteko osagaiak dira guztietan. Pentsamendu azkar, eraginkor eta zuzen hori garatzeko ezinbestekoa da zertan datzan ezagutu eta hura sustatzeko lagungarri zaizkigun tresnak erabiltzea. Hori dela eta, ikastaro honetan norberak bere ikusizko pentsamendua sustatu eta garatzeko proiektu bat gauzatuko dugu, pentsamendu hori baliabide pertsonal edota profesional modura erabili ahal izateko.
HELBURUAK
Ikastaroak amaitzean parte hartu duten pertsonak gai izango dira:
- Visual Thinking zer den jakiteko.
- Informazioa modu azkar eta erabilgarrian sailkatzeko, ondoren eraldatu ahal izateko.
- Konplexutasuna patroi eta irudien bidez sinplifikatzen ikasiko dute.
- Datuak ezagutzen den modu gizatiar eta zuzenenean aurkezten jakingo dute: istorioen bidez.
EGITARAUA
1. Sarrera.
2. Zer da Visual thinking?
3. Visual Thinking izenekoaren abantailak eta eragozpenak.
4. Erabilerak eta erabilera-esparruak.
5. Praktika onak eta kasu arrakastatsuak.
6. Tresna teknologikoak.
7. Amaiera eta ondorioak.
HARTZAILEAK
Ikusizko pentsamenduan harago joan nahi duten pertsonak, ahalmen hori garatu eta hartatik eratortzen diren baliabide eta tresna aplikagarriak maila pertsonal nahiz profesionalean (hezkuntzan, enpresan, etab.) erabiltzeko.
METODOLOGIA
Hainbat alderdi ebaluatzen dira modu jarraituan: ezagutzak, trebetasunak/konpetentziak, ikaslearen jarrerak eta proiektua bera. Hau da, prozesua bera eta azkenean burututako ikaskuntza aintzatetsiko dira.
Ebaluazioan aldagai hauek hartuko dira kontuan:
- Hasierako eta amaierako ariketaren balioespena: “Aurretiko konpetentzien auto-diagnosia” eta azken konpetentzien auto-diagnosia.
- Ikastaroan izandako partaidetza eta proposatutako jardueren prestaketa.
- Ezagutzak eta esperientziak partekatzeko, zalantzak ebazteko edota hobekuntzarako ideiak emateko eztabaida-foroetan izandako partaidetza.
- Lan-proiektu baten eraketa: Visual thinking delakoaren tresna bat edo gehiagoren hautaketa eta garapena, eta haiek praktikan jartzea.
- Modulu bakoitzaren ondotik lan-proiektuko entregak egitea.
- Azken proiektua entregatzea.
- Ikaskuntzaren balioespena.
Antzeko produktuak
Educación afectivo-sexual en diversidad funcional
260,00€Fecha: 25/10/2021 – 19/11/2021
Duración: 20 horas
Idioma: Castellano
Modalidad: Online
IDAZLE ESKOLA Graduondokoa
1.300,00€Datak: 2021/10/16 – 2022/04/23
Iraupena: 7 hilabete.
Hizkuntza: Euskera.
Modalitatea: Online.
Técnicas de Creatividad: Visual Thinking
390,00€Fechas: 12/11/2018 – 21/12/2018
Duración: 30 horas.
Idioma: Castellano.