Egungo osasun-krisiaren egoerak aldaketak eragin ditu gure ingurunearekin elkarreragiteko genuen moduan, eta tresna digitalen erabileraren gorakada ahalbidetu du..
Horren ondorioz, lehen aurrez aurre egiten genituen gauza asko, administrazio-kudeaketak adibidez, modu digitalean egiten hasi dira. Aldaketa hori, gainera, azkar egin da, bizi dugun pandemiaren egoera dela-eta edozein kontaktu murrizteko helburuak bultzatuta. Ondorioz, aldaketa horiek alde handiak sortu dituzte adin digitalerako prestatuta dauden pertsonen eta prestakuntza digital baxua duten biztanleen artean.
Proiektu honen helburua da eten digital hori gutxitzea, trebatzea eta gaitasun digitalak ikasteko modu berri bat eskaintzea, eguneroko trebetasun digitalak hobetzen lagunduko dieten ariketa praktikoen bidez.
Formakuntzaren iraupena: 2022/05/02 - 2022/06/10
- Helburu orokorra
- Gaitasun digital baxuak dituzten pertsonei egokitutako online prestakuntza-eredu berri batekin esperimentatzea, lehendik dauden formatu eta plataformei erabilera berri bat emanez.
- Helburu zehatzak
- Eten digitala gehien areagotzen den kolektiboetan gai digitalei buruzko ezagutzak garatzea.
- Espazio digital bat sortzea, non parte-hartzaileek ikasitakoa ikasi eta praktikan jar dezaketen audio-tutorialen bidez.
- 50 urtetik gorako pertsonak gaitzea eguneroko jardunean erabil ditzaketen funtzionalitate digitalei buruz, eta bizitza osoan zehar ikastearen balioa irakastea.
- Prestakuntza-edukiak jasotzen dituzten pertsonek autonomia garatu ahal izateko aukerak sortzea
Gure proposamenaren kasuan, alde metodologikoa esperimentatu nahi dugu, horretarako podcast-a edukiak eta mugikorra transmititzeko modu gisa sartuz, Whatsapp euskarri teknikotzat hartuta, eta, horrela, kolektibo horri online kudeaketa administratibo desberdinak egiten irakatsiz. Beraz, m-learning metodologian oinarrituko gara.
M-Learning delakoa beste ikaskuntza-modalitate batzuetarako laguntza da. Baina badu ezaugarri bat beste IKT batzuen bidez ikastetik bereizten duena: nonahikotasuna, hau da, edonoiz eta edonondik edukiarekin harremanetan egotea.
HELBIDE ELEKTRONIKOA
1. Gaia: Posta elektronikoa sortzea.
2. Gaia: Google-en bitartez bilaketak egiten ikasi
3. Gaia: Segurtasun-ohartarazpenak: ez ireki mezu susmagarririk bankuen izenean, ez sartu datu pertsonalik posta elektronikoz eskatuz gero...
ROBINSON ZERRENDA: zer da eta zertarako balio du.
OSASUNA
4. Gaia: Nola hartu mediku hitzordua (medikua, erizaina edo COVID txertaketa)
5. Gaia: Nola deskargatu COVID-19 pasaportea
KUDEAKETA ADMINISTRATIBOAK
6 Gaia: NANa berritzeko hitzordua eskatzea
7 Gaia: LANBIDEn alta ematea
8 Gaia : Lan-ibilidea lortzea
BANKA ELEKTRONIKOA
9 Gaia: Banka elektronikora sarbidea
10 Gaia: Internet bidezko transferentzia egitea
11 Gaia: Deskargatu online bankaren aplikazioa mugikorrean eta ordaindu mugikorrarekin (BIZUM)
ONLINE EROSKETAK
12 Gaia: Nola egin online erosketa bat txartelarekin: lokala (Eroski) eta plataforma handiak (Amazon, Fnac)
13 Gaia: Segurtasun aholkua: txartel birtuala sortu eta erabiltzea
BESTE BATZUK- AISIALDIA
14 Gaia: Deskargatu aplikazioak zure mugikorrean (PlayStore) eta aplikazio gomendatuak adimena trebatzeko eta entretenitzeko (Wordle, Sudoku...)
15 Gaia: IMSERSO bidaiak. Prozedura kontsultatu.
15 Gaia: Mugikorreko datuen erabilera kontrolatzea eta kontsultatzea
IKASTEN IKASTEA: BURUASKITASUN DIGITALERAKO BIDEA
Programan zehar zure kabuz baliabide teknologikoak erabiltzea ikasiko duzu.
Proiektua 50 urtetik gorako pertsonentzat da. Kolektibo horrek teknologia berriei buruz ikasi behar izan du garatzen joan diren heinean, gazteenek ez bezala.
Adin-tarte horretan, hainbat egoeratan dauden pertsonak hartzen ditugu kontuan: langabeak edo enplegurik gabeak, erretiratzear dauden pertsonak eta erretiratuak. Beraz, pertsona bakoitzaren motibazioa edo beharrak desberdinak izango dira, baina, aldi berean, proiektuak gizarte-arazo bera estaliko du, gaitasun digitalik eza, alegia.
Laguntzen du
