Horregatik, gure ekimenak adimen artifiziala eta algoritmoen inguruan eta hauen bitartez sortzen diren diskriminazioen inguruan oinarrizko ezagutzak ematea du helburu. Horrela, gizarteko pertsonek prestakuntza kritiko egokia jasoko dute adimen artifizialaren inplikazioei dagokienez, eta, bereziki, genero-diskriminazioei, arrazari, klaseari eta abarri dagokienez.
- MODULO BAKOITZEKO, TAILER BAT EGINBEHARKO DUTE PARTE HARTZAILEEK Proiektu honen helburu nagusia, praktikaren bitartez, Adimen Artifiziala zer den ikastea da, hartzaileak sentsibilizatu nahian. LEHENENGO TAILERRA:
- Adimen Artifiziala zer den definitzea izango da helburua, eta tailerrean azalpen teorikoak emateaz gain, gauza praktikoak egingo dituzue. BIGARREN TAILERRA:
- Diskriminazio algoritmikoak kategorizatzea eta ulertzea izango du helburu. HIRUGARREN TAILERRA:
- Parte-hartzaileek pentsamendu kritikoa garatzea eta Adimen Artifizialak sortutako diskriminazioei aurre egiteko tresnak izatea izango da helburua.
Kolaboratzaileak