Aurkezten dugun proiektua lehen proiektu pilotu bat da, industria batekin, herri batekin.
Industria t 'artean proposamenak kulturak eta sormenak gizartea eraldatzeko prozesuak sustatzeko eskaintzen dituzten aukerak aztertzen ditu, pertsonen eta erakundeen arteko belaunaldien arteko elkarrizketatik abiatuta.
Sektore arteko proiektu honek ikuspegi berri bat jorratzen du industriaren eta kulturaren esparruan, potentzial handiko enpresa- eta gizarte-ikuspegi berriak ematen dituzten bi sektoreak bateratuz.
Industria t 'artean-ek kanal ekonomiko eta sozial berriak irekitzeko gonbita egiten du. Hautatutako udalerrian lanpostu ugari sortzen dituen jarduera ekonomikoaz baliatuta, honako proiektu-proposamen hau egiten da: industriara egindako lehen bisita baten bidez, haren historia eta jarduera ezagutzeko, eta erabili eta botatzeko behar den materiala ikusi, hautatu eta bildu ondoren; arte-sorkuntzako hainbat tailer garatzea.
Jarduera ekonomiko industrialari eta horrek Gipuzkoan duen garrantziari balioa ematea, praktika artistikoaren bidez hondakinen aprobetxamendu sortzaileari buruz sentsibilizatuz.
Hona hemen aurkeztu dugun lankidetza-proiektuaren hartzaileak: Gipuzkoako industriak. Beren kontakizun industriala ezarriko duten industriak, beharrezko materialak emanez (a priori hondakinak), eta, horrela, proiektu horrekiko konpromisoa erakutsiz. Aurrez identifikatutako industriak, lehen kontaktu baten bidez informatu direnak. Gipuzkoako Udalak eta/edo mankomunitateak. Udal testuingurua ezagutzeak prozesua bere osotasunean erraztuko du; hondakinen bilketatik hasi eta artelan artistikoak garatu eta gauzatzeko espazio eta baliabideetaraino.
Sormen-tailerretako parte-hartzaileak bi talde nagusitan banatuko dira jarduerak aurrera eramateko orduan:
- Motibazio artistikoak dituzten pertsonak. Adin guztietako artistak, ikasleak, dekoratzaileak, diseinatzaileak, marrazkilariak, artista amateurrak, Arte Ederretako ikasleak, diseinukoak, barnetegikoak...
- Belaunaldien arteko tailerra. Publiko orokorra; gurasoak, aitona-amonak, bilobak, seme-alabak...
MOTIBAZIO ARTISTIKOAK DITUZTEN PERTSONENTZAKO TAILERRA
Errenteriako Merkatuzarren, udalak kultur jarduerarako zentro bihurtuko eraikinean antolatuko tailerrak izan ziren Juan Ayesta artistak dinamizatuta.
BELAUNALDIEN ARTEKO TAILERRAK
COVID-19aren positiboen gorakadak eragotzi zuen familientzako tailerrak aurrez aurre egitea. Beraz, lau bideo grabatu genituenaurrez aurreko lau tailerren ordez, artista plastikoak berak zuzenduta. Zuek, zuen etxean esperimentatu eta jolas ezazuen!
Zer material ari da erabiltzen Juan? Sartu, kuxkuxeatu eta jolastu etxean!
Kontuz alanbreekin! Gurasoei laguntza eskatu saio hau egiteko!
Eta zuk, zer forma emango diozu?
Kolaboratzaileak

