Unitate didaktikoaren proposamena hezitzaileak ikasleen sormen musikala aberasteko eta garatzeko sortua izan da.
Gaur egun, oso zaila suertatzen zaigu gure lurraldeko mugetatik ateratzea beste leku berriak ezagutzeko, horrela, herrialde eta kontinenteen berezitasunak ezagutzeko geratzen zaigun bidea telebista, sare sozial edota aldizkari bidez horiei buruzko informazioa jasotzea da.
Aipatutako bitarteko hauen bidez eskuratzen dugun informazioa profesional ezberdinengandik lor dezakegu, adibidez, kazetariengandik. Baina ogibide hau eraldaketa fase baten aurrean dago, izan ere, digitalizazioaren ondorioz, komunikazio modu berriak bilatu behar izan dituzte. Gazteen kasuan, kazetariaren lanbidea ez da oso ezaguna, horregatik, ogibide hau eta honen aldagai berriak ezagutzeko aitzakia oinarri hartuta, interesgarria iruditu zaigu Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei begira unitate hau sortzea. Profesional hauen lana herritarrei gai desberdinen inguruko albisteak edota informazioa eskaintzean oinarritzen da. Informazioa guzti hori modu desberdinetan eskaintzeko gai dira, hartzaileak informatzeko aukeratzen duten formatuaren arabera, baina horietako batzuk ez dira ezagunak.
- Helburu orokorrak
- Euskarazko IKT baliabideei esker, ikasleen konpetentzia musikala garatu.
- Haurren garapen kognitiborako musika erabili.
- Jolastuz eta sormena garatuz, hazi eta hezi.
- Taldeko lana sustatu eta jorratu.
- IKT baliabideen erabilpenean trebatu.
- Euskadiko kultura musikala ezagutzen lagundu.
Helburu espezifikoak
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei begira sortutako unitate digitala da.
Kolaboratzaileak

